Zizur Nagusia
Zizur Nagusia[4] [a] (Oltzako hizkeraz: Zizur Aundie)[b] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerria eskualdearen hego-mendebaldean kokatua. 2017an 14.686 biztanle zituen. GeografiaZizur Nagusiak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka, eta Iruñetik bost kilometrora dago. Zizur Nagusiak honako auzoak ditu:
Klima eta landarediaKlimaZizur Nagusiak Iruñerriko gainontzeko herriek duten antzeko klima dauka, klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima. Dena den, askotan klima azpimediterraneo edo mediterraneoaren eraginpeko klima atlantiko lehorra ere esaten zaio. Iparraldeko klima atlantikoaren eragina nabarmena da neguan eta udaberrian, neguak hotzak dira, udak, berriz, nahiko beroak. Urteko batez besteko tenperatura 12,5 eta 15 gradu artekoa da. Urteko bost hilabetetan, batez besteko tenperatura 10 gradutik beherakoa izaten da, eta uztailean eta abuztuan 22 gradutik gorakoa. Urteko tenperatura maximoaren batezbestekorik altuena abuztuan da, 28,6 gradurekin; eta baxuena urtarrilean, 1,1 gradurekin. Inoiz neurtutako tenperaturarik altuena 39,1 gradu izan zen; eta baxuena, -6,7 gradu. Prezipitazioak udaberrian eta udazkenean izaten dira ugarien, baina udalerriaren iparraldean dauden mendien eragina dela eta, Bizkaiko golkotik datozen fronte hotz askoren hezetasuna bidean geratzen da. Urteroko egun euritsuak 110 eta 120 bitartean dira, eta tenperatura 0 gradutik behera jaisten diren egunak 90 inguru. Batez beste, urtean hamar egunetan izaten da elurra Zizur Nagusian. LandarediaUdalerriko jatorrizko landaredia haritzez eta artez osaturiko baso mistoek osatzen zuten. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, erabat galdu ziren. Lehenik, nekazaritzarako beharrak zirela eta, eta XX. mendean, hirigintza hazkundearen eraginez. Zizur Nagusiko herriaren inguruan, zereal zelaiak nagusi dira gaur egun eta udalerriaren ipar-mendebaldean, pinu halepoar eta birlandaturiko pinuen azalera txikia mantentzen da oraindik ere. MugakideakZizur Nagusiak mugakide ditu Oltza, Iruñea eta Barañain iparraldean, Zizur Zendea mendebaldean, eta Galar Zendea hegoalde eta ekialdean. Historia![]() Zizur Nagusia gaur ezartzen den lurretan orain dela ehunka urtetako aztarnak topatu dira baina adituek ez dakite noiztik bizi izan den jendea toki horretan. Guztira bostehun pieza inguru aurkitu dira, Gatzolatzen, Baternainen, eta Orkoienen, besteak beste. Garai hartako gizakiek izaera nomada bazuten ere, nekazaritzan ere aritzen ziren. Buztinez eta adarrez egindako etxe soiletan bizi ziren. Zizur izena 1087. urteko dokumentu batean azaltzen da lehen aldiz. Hasieran, Zizur herrixka txiki bat zen, eliza xume baten inguruan eratua. Zizurtarrek Done Jakue bidea egitera etorritako Europa guztiko erromesak hartzen zituzten euren etxeetan. XIV. mendean nobleen arteko borrokek bete-betean harrapatu zuten Zizur. Almoravitarren familia herrian bizi zen. 1341. urtean Zizur Nagusiaren erdia eta jabego guztiak eman zizkioten Fortuño Almoravitaren laugarren alabari. XV. mendean Zizur La Oliva monasterioaren eta noble familien menpekoa zen artean ere. Gaztelak Nafarroako Erresumaren Pirinioez hegoaldeko zatia (Nafarroa Garaia) [[Nafarroako konkista|indarrez konkistatzean[], Nafarroa Garaiak erreinu independentetzat izandako pribilegio eta ohiturak galdu zituen, eta Gaztelako erregimenaren arauetara ohitu beharra izan zuen. Inposizio horrek eta Espainiak parte hartzen zuen gerretara joateko betebeharrak matxinadak eta asaldura zabaldu zituzten Nafarroa Garaian. Karlistaldietan, Zizur Nagusian izan zen liberalen armadaren kuartel bat. Garai hartan herriko biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren eta meza entzuten zuten igandero. Ur hornidura ez zen 1936ko maiatzaren 19a arte heldu herrira. Ur hornidura bermatzeko egin beharreko lanak ordaintzeko, mailegua eskatu zioten foru aldundiari. XX. mendeaaren erdialdera arte biztanleriaren hazkundea nahikoa egonkor ibili zen. Azken urteak1970eko hamarkadatik hasita ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Zizur urbanizazio eraikitzearekin hasi zen aldaketa, eta biztanleria asko hazi zen. Etxebizitza berriak eraiki ziren hego-mendebaldean eta hego-ekialdean. Hazkunde demografikoak gaur egun ere bere horretan jarraitzen du, Ardoi auzo berria eraiki eta hiritartzearekin. ArdoiHiritartze-lanak 2006. urtean hasi ziren eta Obenasa eta Arian eraikuntza enpresek abiatu zituzten. Eraikitze-gunea Zizur Nagusia eta Gatzolatz batzen dituen autobidearen bi aldeetan eta A-12 autobidearen ondoko gunera zabaldu zen. Erabilera anitzeko auzoa izango da, batetik, etxebizitzak, Zizur urbanizazio auzoaren ondoan eraiki dira, eta bestetik, zerbitzu eta hirugarren sektoreko enpresak ezartzeko gunea A-12 autobidearen ondoan kokatzen da. Hiritartzeak 35,5 milioi euroko kostua izan du eta 749.459 metro koadroko gunera zabaldu da. Errepide, espaloi eta lurpeko zerbitzuez gain, A-12 autobidearen gaineko zubi bat eraiki da.[5] Guztira 1.678 etxebizitza berri eraiki dira, horietatik 799 babes ofizialekoak. Etxebizitzen eraikuntza lanak 2007an hasi ziren, eta lehen blokeak 2008. urtearen amaieran eman zizkieten lehen jabeei. Auzoaren gehiena 2009an amaituko da. 2008ko krisialdiak eta higiezinen burbuilaren lehertzeak eragina izan dute eraikitzea gelditzean, eta horregatik auzoko orube batzuk oraindik hutsik daude, etxebizitza libreak erosteko eskaria hondoratu egin baita. IndustrialdeaA-12 autobidearen ondoko industrialdeak 387.000 metro koadroko azalera izango du, haren urbanizazioa etxebizitzen gunearena baino geroago hasi zen, 2007an hain zuzen, eta 2008an amaitu. Industrialdearen sustatzailea Zizur Nagusiko Udala izan da. EkonomiaZizur Nagusiko herritarrek bigarren eta hirugarren sektoreetan lan egiten dute, gehienek herritik kanpo, Zizurren industrialderik ez dagoelako. Gehienek Iruñea inguruko industrialdeetan egiten dute lan. 2006. urtean Ardoi auzoaren hiritartzea hasi zen, industrialde eta enpresa berriak ezarriko diren gune bat eraikitzen, eta obrak amaitzerako, Zizurrek industrialde berria izatea espero da. 2006an La Caixak eginiko txosten ekonomikoaren arabera, Zizur Nagusia espainiar estatuan per capita errentarik altuena duten herrietako bat da, eta batetik hamarrera doan eskalan 10 zenbakiarekin puntuatu zituen udalerriaren bizi-kalitatea, ekonomia eta zerbitzuen aniztasuna[6]. DemografiaZizur Nagusia Nafarroa Garaiko herririk populatuenetan zazpigarrena zen 2011n.
PolitikaSakontzeko, irakurri: «Zizur Nagusiko politika»
UdaletxeaZizur Nagusiko udaletxearen helbidea: Erreniega Parkea, z/g Udal hauteskundeakZizur Nagusiko Udala hamazazpi zinegotzik osatzen dute. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Geroa Bai taldeko Jon Gondan hautatu zuten alkate. UPNren zerrendak jaso zuen boto gehien; baina Jon Gondanek, Geroa Bairen zinegotzien botoez (4) gain, Euskal Herria Bildu (4), Zizur Elkarturik (2) eta AS Zizur (1) taldeen botoak ere jaso zituen. 2019ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Geroa Bai taldeko Jon Gondan hautatu zuten alkate. UPNren zerrendak jaso zuen boto gehien; baina Jon Gondanek, Geroa Bairen zinegotzien botoez (4) gain, Euskal Herria Bildu (3) eta AS Zizur (2) taldeen botoak ere jaso zituen.
AlkateakHauek izan dira Zizur Nagusiko azken alkateak:
a 1992. urtean Zizur Nagusia Zizur Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zen. b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu. AzpiegiturakIruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz eta ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala. GarraioaUdalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:
Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak Zizur Zendeako hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
HezkuntzaZizur Nagusiak haur hezkuntza, lehenengo eta bigarren hezkuntzako eskolak ditu.
KulturaUdalaren musika banda1999ko azaroaren 30ean sortu zen, herriko musikari eta Zizur Nagusiko udalaren laguntzarekin. Gaur egungo zuzendaria Jesus Guembe Elizalde da. 2000ko apirilaren 24an zuzendu zuen lehenengo kontzertua, eta 2001eko ekainean Zizurko Udalaren Musika Bandatzat eskaini zuen kontzertua. Hogeita bost musikarirekin hasi bazen ere, gaur egun 65 musikari inguruk osatzen dute taldea. Musikarien adina 13 eta 67 urte bitartekoa da. 2008ko ekainean Oskorrirekin batera jo zuten, Oskorriren 35. urteurrena ospatzeko. Musika eskola1997ko urtarrilean, Zizur Nagusiko musika eskola berria ireki zen. Herriko lehenengo musika eskola 1995ean sortu zen. Eskolako zuzendaria Maria Eugenia Abaigar da. Erraldoien eta buruhandien konpartsaZizur Nagusiko erraldoien eta buruhandien konpartsa 1993an sortu zen, eta taldeko lehen zuzendaria Joxemari Urdanotz izan zen. Gaur egun konpartsako zuzendaria Goyo Aiape da. Konpartsako erraldoiak honakoak dira: Eguzki, Ilargi, euskaldun jauna eta euskaldun andrea. Jaiak
Ondasun nabarmenak![]()
Zizurnagusitar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Information related to Zizur Nagusia |
Portal di Ensiklopedia Dunia