Azuelo
Azuelo[4] ([as̻uelo]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 37 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago. GeografiaInguru naturala eta kokapenaHerria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira. Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean. Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok. Klima eta landarediaKlima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean. Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan. EkonomiaAzueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste. Parke eolikoaSakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun. Azpiegiturak2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[5]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[6]. Demografia
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon. PolitikaSakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Azuelon»
UdaletxeaAzueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.
2023-2027 legegintzaldia
AlkateakHauek izan dira Azueloko azken alkateak:
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafarroako Demokraten Elkargunearen hautagai bezala. EuskaraNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon. Ondasun nabarmenakSan Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean. Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak. BaselizakAzuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren. Azuelotar ezagunak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Information related to Azuelo |
Portal di Ensiklopedia Dunia