Goizueta
IzenaUdalerriak Zubi Handi zubiari zor dio izena: zubi horrek Urumea ibaiaren bi bazterrak lotzen ditu, bai eta ibaiak banatzen dituen Goizuetako bi alderdiak ere. Izena honako osagai hauen elkarketatik dator: goi + zubi + -eta (leku atzizkia). Horrela, Goizueta izenaren esanahia "goiko zubiaren lekua" bide da. Bertakoen hizkeran Goizuta ahoskatzen da. GeografiaKlimaGoizuetako Artikutza auzoan, itsasoaren mailatik 313 metrora, Nafarroako gobernuak 1954ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5] Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideakIparraldean, Errenteria (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa); hegoaldean, Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta; mendebaldean, Arano, Hernani (Gipuzkoa), Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa); eta ekialdean, Lesaka eta Arantza.
AuzoakGoizueta zazpi auzok osatzen dute: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Artikutza, Espidealdea, Goizueta (herriburua) eta Tartazu. ArtikutzaUdalerriaren parte da, baina Donostiako Udala, 1919. urtetik, haren jabea da. Artikutzara iristeko bidea, berriz, Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder horrek 37 hektarea hartzen du, 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabalarekin. Bestalde, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947 eta 1953 bitartean eraiki zuten. Gaur egun, zaharkitua geratu denez, Añarbekoak ordezkatu du. HistoriaErdi Aroa![]() 1430. urtean gaztelarrek herria erre egin zuten, eta horren ondorioz, hamar urtez gaztelar erregeak ez zuen bertan koartelik ezarri. 1440. urtean, dorrea eta gotorlekua eraikitzeko petxatik aske gelditu zen. 1451n, Karlos Zabaleta Otsoa Lopizko jauna ageri da herriko gotorlekuko kapitain eta agintari; horren agindupeko lurrak Bortzirietaraino hedatzen ziren. 1468an, Goizuetarrek gaztelar erregeari 20 arditeko petxa ordaintzen zioten. Leonor printzesak lurrak Orreagako monasterioari eman zizkion, betiere, abadeak bertakoei udalerriko lursailetan eta Anizlarrean lurra lantzeko eta egurra biltzeko baimena ematen bazien. 1630. urtera arte, Goizueta udalerriak Arano herria bere jurisdikziopean eduki zuen.[6] 1609an, Goizuetan sorginkeria auzi bat gertatu zen. Kasu hartan, Katalina Alduntzin eta haren semea, Goizuetako bikarioaren eta erretorearen senideak, ohorearen kontrako laido eta irainengatik kereilatu ziren Johanes Zubillagaren eta Magdalena Leitzaren aurka. Bi horiek Katalinari eta haren semeari sorginak izatea egotzi zieten. Epaimahaiak Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitza bi urteko erbestera kondenatu zituen. Demografia
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,23 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).
Biztanleriaren banaketa
PolitikaUdal hauteskundeak2007an, Eusko Abertzale Ekintzako Miguel Jose Lekuona Salaberria aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien % 0,51) eta boto zuriak, lau (botoen % 0,68). Abstentzioa % 20,89koa izan zen.
2011n Bildurena izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 448 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza (Pablo Miranda Tabernarentzat) erdietsi zituen. Udaletxea
Alkateak
Azpiegitura eta garraioakCeferino Apezetxea eta Semeak autobus konpainia arduratzen da Hernani eta Goizueta bitarteko lineaz. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du: Bigarren linea batek Goizueta eta Leitzako udalerriak elkartzen ditu. KulturaEuskaraSakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»
Goizueta[10] udalerriko biztanleen % 94.84 euskalduna da.[11] Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailkatzen da, Leitzaldeko euskaran[12] hain zuzen. Kanpotarrei goizuetarren hizkeratik deigarrien egiten zaien ezaugarria haren azentuazioa da. Doinu berezi horretan hitz egiten dutenen artean daude Jose Mari Bakero futbolaria, Patziku Perurena idazlea, Mikel Elizegi umorista eta telebista aurkezlea edota Asier eta Aimar Olaizola pilotariak. Goizuetako euskararen azentuazioak Oiartzungo euskararen antz handia du. Hona hemen Goizuetako euskarari buruzko hainbat webgune:
1869an Luis Luziano Bonapartek Goizuetako euskara iparraldeko goi nafarreran sailkatu zuen, eta horren barnean, Gipuzkoako azpieuskalkian eta Irungo aldaeran. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok erabat euskaldun ziren udalerrien zerrendaren barnean sartu zuen (Hainbat egile: "G. H. L. V.", Auñamendi., 1960, 44-60. orr.). Julio Altadill historialariak zioenez, "los naturales del país hablan casi exclusivamente vascuence, a tal punto que serán muchos, especialmente las mujeres, que no conocen otra lengua" ("bertakoak ia-ia euskaraz soilik mintzo dira, hainbeste non, emakumeek batez ere, ez dakite beste hizkuntzarik") (Altadill: Geografía general de País Vasconavarro. Provincia de Nabarra, Bartzelona, 178. orr.).[13] Musika
Literatura
Jaiak eta ospakizunakGoizuetako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan. Ospetsua da inauterietan herriko neska-mutilek dantzatu ohi duten Zahagi dantza. Ondasun nabarmenak![]() ![]()
Goizuetar ospetsuak
Herri senidetuak
Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Goizueta |
Portal di Ensiklopedia Dunia