Morentin
GeografiaInguru naturala eta kokapenaHerria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, NA-122 errepidean Lizarra-Andosilla norabidean. Lizarratik 4 kilometrora dago. Morentinek Aberinekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean; Deikaztelurekin mendebaldean; eta Oteitzarekin eta Deikaztelurekin hegoaldean. Klima eta landarediaMorentinek klima mediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak, altueraren arabera, aldakorrak dira, 500 eta 1.200mm bitartean. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 90 inguru izaten dira. Zuhaitzak mozteak eta suteek jatorrizko landaredia asko murriztu dute, eta gaur egun haren basoak makaldiak eta birlandaturiko pinuak baino ez dira. Gizakiak naturan eragindako kalterik handienak nekazaritzak eragin zituen, XVIII. mendetik aurrera. Demografia
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik). PolitikaUdal hauteskundeakAzken agintaldietan Morentingo alkateak Leorin (AIL) talde independentearen izenean aukeratu dituzte; zerrenda hori izan da aurkeztutako bakarra. 2007an Jesús Martínez Barandalla izan zen hautatua. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,53) eta boto zuriak zazpi (%8,54). Abstentzioa %17,58koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeetan Leoringo María Pilar Barbarin López bihurtu zen alkate[5]. Udaletxea
Alkateak
Azpiegitura eta garraioakLa Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Jaiak eta ospakizunakHerriko jaiak abuztuko hirugarren asteburuan ospatzen dira. Ondasun nabarmenakSan Andres apostoluaren eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina da, XVI. mende eta XVII. mendeen artean aldarazitakoa. Dinteldun atea portiko barroko batek babesturik dago eta erdi puntuko arkuez apainduta. Rokoko estiloko erretaula nagusian, umea daraman Ama Birjinaren irudi bat ageri da. Leoringo Ama Birjinaren baseliza estilo erromanikoa eta gotikoa nahasten dituen eraikina da, nahiz eta XVIII. mendean eraiki zen. Estilo ezberdinen adibide, aurrealde erromaniko erdizirkularra eta arku gotikoa ditu. ZerbitzuakMorentin "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea da. Morentindar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Information related to Morentin |
Portal di Ensiklopedia Dunia