Iturmendi
Iturmendi[4] ([ituɾmenði]) Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 411 biztanle zituen 2020ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Sakana eskualdean dago, hain zuzen ere, Burunda bailaran, Urdiain eta Bakaikuren artean dago, Arakil ibaiaren bidean. Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora dago. GeografiaInguru naturala eta kokapenaHerria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Iruñeko merindadearen mendebaldeko muturrean, Sakanako eskualdean, hain zuzen ere, Burunda bailaran. Iturmendik, Gipuzkoako probintziako Ataunekin egiten du muga iparraldean, Bakaikurekin ekialdean, Urdiainekin mendebaldean eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean. Sakanako udalerri gehienen azalerak ipar-hegorako norabidea du, hau da, haraneko "xerra" bat da mendatetik mendatera doana. Norabide honetan luzeak dira, baina ekialde-mendebalde norabidean (Arakil ibaiaren norabidean) txikiak. Harana bera zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasaiguneetan, baina alderik alde 500etik 1.000 metro arteko desnibelak ditu, Iturmendiren kasuan herriaren gunea 528 metroko altueran dago, iparraldean Aralarko lehen mendixkak daude (936 metroko Argonitz mendia) eta hegoaldean Urbasako mendilerroa (1.064 metrotan dago Santa Marina). Arakil ibaiak Burunda bailara zeharkatzen du mendebaldetik ekialderako norabidean, eta lasai pasatzen da Iturmenditik Urdiainetik datorrela eta Bakaikurantz doala. Ibilbide bera egiten du A-10 autobideak herria NA-2410 errepidearen ertzean dagoela Urdiain eta Bakaiku bitartean. Klima eta landarediaHerriak klima azpiozeanikoa dauka, euriak ugariak dira, neguak hotzak eta uda garaian garai lehor labur bat izaten da. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.400 eta 1.600mm bitartekoak eta tenperatura 10 eta 12 gradu bitartekoa da. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira. Sakana osoan bezala, laino egunak ohikoak dira udaberrian eta udazkenean. Horrez gain, bi mendilerro alturen artean dagoenez, neguan, Iruñerrian baino hotz handiagoa egiten du, nahiz eta itsasoaren mailatik altuera berean egon. Demografia
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik). Azpiegitura eta garraioakLa Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
PolitikaUdal hauteskundeak2007an ezin izan zen hauteskunderik antolatu, aurkeztutako bi kandidaturak (Iturmendiko Abertzale Sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintza) Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zituelako. Kudeaketa batzordeko buru ―eta, beraz, alkate― Nicolás Arbizu Gabirondo aritu zen. 2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Arbizuk segitu zuen jarduneko alkate[5]. 2019ko hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zenez, 2020ko irailean Nafarroako Gobernuak Kudeaketa Batzordea izendatu zuen, horretarako aurkeztu ziren herritarrek osatua. Kudeaketa batzorde horretako buru eta alkate Imanol Arbizu Perpiña da. UdaletxeaUdaletxea berez etxebizitza-eraikuntza zen, 1985ean udalak eraikina erosi zuen arte. Plazan dago, hiru solairu dauzka eta inguruko eraikuntzek duten estilo bera dauka, izkinetan harrizko hiru egitura. 1962an eraikuntza erabat zaharberritu zen.
Alkateak1979 geroztik, Iturmendiko Udalak alkate hauek izan ditu:
Jaiak eta ospakizunakIturmendiko jaiak uztaileko hirugarren astean ospatzen dira, Iruñeko San Fermin jaiak bukatu eta gero. "Maiatza" pago-enborraMaiatzaren hasieran hainbat herritarren artean herriko plazan zutik kokatzen dute 20-25 metroko pago-enbor zuritu bat, eta maiatza osoa ematen du bertan udaberriaren lekuko moduan. Herriko plazan metro eta erdiko zuloa dago prestatuta enborra kokatu ahal izateko. Pagoa jasotzearen lana urtean 18 urte betetzen duten gazteen (kinto direnak) eta beren senideen artean antolatzen dute, eta gutxienez ordu erdiko lan ikusgarria izaten da. Lan horren lekuko makina bat jende izaten da, iturmendiarrak eta aldameneko herrietakoak ere. Bukaeran denendako "auzatea" izaten dela (hamaiketakoa). Maiatza joatearekin batera kentzen dute enborra plazatik eta bere tokia, eguzki erloju batek hartzen du. [6] ZerbitzuakIturmendi "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Ondasun nabarmenak
Iturmendiar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Information related to Iturmendi |
Portal di Ensiklopedia Dunia