Joanne ChoryJoanne Chory (Methuen, Massachusetts, 1955eko martxoaren 19a – La Jolla, Kalifornia, 2024ko azaroaren 12a) estatubatuar botanikari eta genetista izan zen. Landareen Biologia Zelular eta Molekularreko Laborategiko irakaslea eta zuzendaria izan zen Salk eta Howard Hughes Institutuetan.[1]Aldi berean, Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Zelula Biologia eta Garapen Fakultateko irakaslea ere bazen.[2] BiografiaBiologian lizentziatu zen Ohio Oberlin College-n. Mikrobiologiako doktoregoa egin zuen Illinoisko Unibertsitatean Urbana-Champaignen 1984. urtean.[1] 1984 eta 1988 artean doktoregoko ikasketak egin zituen Harvard Medical School- en, Frederick Ausbel-en laborategian. 1988an Salk Institutuan sartu zen irakasle laguntzaile gisa. 1994an, irakasle elkartua eta 1998an ikerketa zuzendari izendatu zuten. 1997an Howard Hughes Medikuntza Institutuan sartu zen.[3]1999an, San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko Biologia zelular eta Garapeneko Fakultateko irakasle izendatu zuten.[4] 2019an Asturiasko Printzesa Saria (Sandra Myrna Díaz argentinarrarekin partekatu zuen) landareen biologiaren ezagutzari egindako ekarpenengatik "klima aldaketaren aurkako borrokarako eta aniztasun biologikoaren defentsarako" transzendentalak direnak. [5][6] Ekarpen zientifikoakChoryk landareek ingurune argitsuaren aldaketen aurrean nola erreakzionatzen duten jakin nahi izan zuen.[7] Argi-seinaleak beharrezkoak dira landareen garapen-prozesu ugari eragiteko eta erregulatzeko.Arabidopsis thaliana espezie ereduari buruzko bere lanak fitokromoen rolak aztertzeko aukera eman dio. Fotosintesiaren aktibazioan nukleoen geneen eta plastoen koregulazioa ere aztertu du bere taldeak.[8] Brassinosteroideen zelulak hedatzeko prozesuen eginkizunak ere aztertu zituen. [9] [10] [11] [12] [13] [14] [15] Gaur egungo gramineoek baino 20 karbono dioxido gehiago xurgatzeko, lehorteak eta uholdeak jasateko eta jateko eta elikatzeko gai izateko aukera emango lukeen landareen garapenean ere interesa agertu zuen.[16][17] Sariak eta aitorpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Joanne Chory |
Portal di Ensiklopedia Dunia