San Joan iratze
San Joan iratzea edo trumonira[1] (Osmunda regalis) Osmundaceae familiako iratze-mota da, Eurasia eta Afrikan jatorria duena.[2] TaxonomiaLineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean, Species Plantarum liburuan.[3] Generoaren Osmunda izena saxonierazko "Osmunder" izenetik dator, Thor jainkoaren izendatzeko erabiltzen zutena. Espeziearen regalis izenak "oparia" esan nahi du. Europako iratze handiena eta ikusgarriena denez "Thorren oparia" esan nahiko luke.[4] Lau barietate ditu:
Ipar Amerikan bada Osmunda spectabilis espeziea, autore batzuek espezie bera dela dioten arren.[5] EboluzioaPaleozenoan aurkitu dira Osmunda generoaren fosilik zaharrenak. Triasikoan agertu zen Claytosmunda fosilaren eboluzioz sortu zen.[6] Deskribapena![]() Horizontalki hedatzen den zurezko errizoma lodi batetik hazten dira zurtoinak. 40-170 cm garai izan daitezke, bakunak eta tenteak. Batzuetan 2'5 metrotakoak izatera ere iristen dira. Zurtoin batzuk begetatiboak dira eta beste batzuk, erdian kokaturik daudenak, emankorrak.[3] Hostoak bitan zatituak daude eta hostotxoak osoak edota asimetrikoak izan daitezke. Esporangioak daramatzaten goialdeko hostoxkak galburuak dirudite. Berde argiak dira. HabitataErreka ertzetan eta haltzadi laiotz eta hezeetan bizi da, 900 metro arteko altueran[7]. Zohikaztegietan ere agertzen da.[8] Euskal Herriko isurialde atlantikoan, Bizkaiko Itsasoko ertzean bezala, sarritan aurkitzen den iratzea da. Hala ere, Sobrón aldeko populazioa bakartuta dago, eta gertuen dauzkan populazioak Izkiko mendietakoak (Araba) dira.[9] Ugalketa eta bizi-zikloaUdaberrian eta udan ateratzen dira esporangioak kolore laranja-arrea hartzen dutenak.[9] Esporangio hauek ez daude soroetan multzokatuta.[3] Han gordeta dauden esporak berdexkak dira, klorofila dutelako, eta protalo berri bat eratzen dute.[3] MehatxuaEspezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan "interes bereziko espezie" gisa sailkatuta dago.[9] Populazioaren tamaina txikia eta bakantasuna dela eta, oso landare ahula da edozein jardueren aurrean, hala nola, komunikazio-sareak hobetzeko lanak edo sare elektrikoetarako sarbideak mantentzeko lanak. Edozein eraldaketek populazioa kalte dezake, hala nola, duela gutxi egindako zuhaitz-mozketak, zuhaitzak moztu eta arrastaka eramatean eragindako kalteak ez ezik, iratze-multzo batzuk argipean gelditu dira, eta hori oso arriskutsua da hegoaldeko lurralde horretan, basoaren babesa baita iratze eder honek gehien behar duena.[9] OhiturakSan Joan iratzea eta trumonira (trumoi iratzea) izenak ematen zaizkio landare honi. Resurreccion Maria Azkuek Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia (Diccionario vasco-español-francés) (1906) liburuan jasotako ohitura batek dio ereinotza eta iratze hau San Joan Bataiatzailearen elizatan bedeinkatzen dela eta gorde egiten dela trumoiak ari direnean erretzeko: "Ereiñotza ta trumonirea, orduko bedeinkatuta, teilla-ganean atarian erre oi dira trumoi-egunetan: urtean enparetan direanak doniane-bezperan erreten doguz".[10] Antonio Zavalak Esaera zaarren bilduma berria (1985) liburuan esaera hau jaso zuen: Trumoi-ira ta eriñotzak, baserrian lez itxasoan trumoiari lotsa.[10] IruditegiaErreferentziak
Information related to San Joan iratze |
Portal di Ensiklopedia Dunia