Zelulosa
Zelulosa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan zein disolbatzaile organikoetan disolbaezina. Landareetan aurkitzen da batez ere. Egitura kimikoaAlmidoiaren eta glukogenoaren antzera, zelulosa glukosaz osatutako polisakaridoa da. Zelulosa beta glukosaz osatuta dago eta, almidoiak eta glukogenoak, berriz, alfa glukosaz. Zelulosaren formula (C6H10O5)n da, n terminoa aldakorra baina beti 200 baino handiagoa izanik. Zelulosaren katea lineala da eta, glukogenoak ez bezala, ez du alboko adarrik. Espero izatekoa denez, zelulosaren erabateko hidrolisiak glukosa ematen du. ![]() FuntzioaZelulosa landareen polisakarido nagusia da, eta landareen zelula-horma osatzen du. Landareen zelula-hormaren % 40 zelulosa da, zurarena, % 50 eta, kotoiarena, aldiz, % 90. Glukosaren funtzioa glukogenoarena eta almidoiarena ez bezalakoa da; horien zeregina energia pilatzea da, zelulak erabiltzeko. Zelulosaren funtzioa, berriz, zelularen egitura mantentzean datza, euskarri gisa aritzen baita landareen eta algen zelula-hormetan. Zelulosa naturan dagoen polisakaridorik ugariena da, biosferak duen karbonoaren erdia baino gehiago zelulosa eran baitago. Animalia gehienek (gizakiak barne) ezin dute zelulosa digeritu, ez baitute β-1,4 lotura glukosidikoa apurtzeko behar den entzima, hau da, zelulasa. Animalia belarjaleek, berriz, zelulasa duten bakterioak dituzte beren hesteetan eta, bakterio horiei esker, zelulosa digeritzen dute. Ekintza biologikoaGizakiak zelulosa digeritu ezin badu ere, hestea zaharkatzerakoan, libragarri edo laxante mekaniko bezala jokatzen du. Zelulosa-zuntza uretan disolbagaitza denez, hesteak ura xurgatzen du eta, ondorioz, hondakinen bolumena handitu egiten da. Hori dela eta, heste-igarotzearen denbora normalizatu egiten da. Zuntz gutxiko elikadura duten herrialdeetan, idorreriaren maiztasuna handiagoa izaten da. Zuntz gutxiko elikadura ondeste-koloneko minbiziarekin ere erlazionatu da. Erabilera industrialaZelulosak erabilera industrial ugari ditu: plastikoak, zeta, zeluloideak, zelofana, papera eta kartoia, besteak beste, zelulosatik abiatuta ekoizten dira. Zelulosaren iturri nagusiak zura, kotoia eta lastoa dira. ErreferentziakIkus gaineraKanpo estekak
|
Portal di Ensiklopedia Dunia