Surrealismo![]() Surrealismoa 1920ko hamarkadan sortutako arte modernoaren mugimendua da, André Breton bultzatzaile nagusi eta Paris erdigune eduki izan zituena, mundu osoan zabaldu bazen ere. Mugimendua margolaritza, zinema, literatura eta musika arloetan burutu zen batik bat eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen. Automatismo psikikoaren bidez ordu arteko gizarte moldeak eta arte eta kultura balioak irauli nahi zituen eta XX. mendeko artean eta pentsaeran eragin handia izan zuen. Surrealismoaren jarraitzaleei eta horiek egindako lanei surrealista deritze. Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, Louis Aragon, Man Ray, Tristan Tzara, Paul Klee, Giorgio de Chirico, Salvador Dalí, Joan Miró, Luis Buñuel, René Magritte eta Max Ernst ditugu. Marcel Duchamp eta Frida Kahlo, besteak beste, surrealismotik gertu ibili ziren, ofizialki bat egin ez bazuten ere. Izenari dagokionez, hizkuntza gehien-gehienetan hartu izan dute frantsesezko jatorrizkoa hizkiz hizki. Hala ere, batzuen ustez egokiagoa izango zen "superrealismo" izena, esate baterako esperantoz egiten duten moduan. HistoriaSurrealista hitza Apollinaireren lan baten izenburuan agertu zen lehenengo aldiz: Les mamelles de Tirésias, drame surréaliste (1917, Tirésiasen titiak, drama surrealista).[1] Surrealismoak dadaismoa du hurbileneko aitzidaria eta André Breton sortzaile eta bultzatzaile nagusia; Bretonek berak honela definitu zuen surrealismoa: automatismo psikikoa, pentsamenduaren benetako funtzionamendua hitzez, idatziz edo beste modu batez adierazten duena, adimenaren inongo kontrolik gabe eta edozein kezka estetiko edo moral baztertuz. Surrealistek ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko. Aitzindaritzat zituen, besteak beste, Apollinaire, Baudelaire, Chateaubriand, Hugo, Jarry, Lautréamont, Mallarmé, Nerval, Novalis, Poe, Rimbaud, Sade, Swift eta Freuden psikoanalisiaren teoria. 1919an André Breton, Louis Aragon eta Philippe Soupault-ek Littérature aldizkaria sortu zuten. Hasieran surrealistak inkontzientea eta beronen adierazgarritzat jotzen zituzten ametsa, eromena, sukar-ametsa ezagutzeko eta haietaz baliatzeko bilaketan ari izan ziren; horretarako idazketa automatikoa landu zuten, adimena eta borondatea saihesten zituen bat-bateko etorria. 1921ean argitaratu zen joera horretako lehen idazlana, Bretonek eta Soupaultek idatzitako Les champs magnétiques (Eremu magnetikoak). 1924an Bretonek Manifestu surrealista idatzi zuen:
Teknika surrealistakSurrealismoak dadaismotik hartu zituen zenbait argazki- eta zinematografia-teknika, bai eta objektuak sortzeko teknikak ere. Collagearen printzipioa hedatu zuten, eta elkarren arteko loturarik gabeko objektuak erabili zituzten halakoak egiteko, Max Ernsten poema ikusgarrietan, adibidez. Berak asmatu zuen frottagea (gainazal zimurtsuak paperaren edo mihisearen kontra igurtziz osatutako marrazkiak),[2] eta 1926an Parisen margotutako Historia Naturala lanean aplikatu zuen, besteak beste. Gorpu guztiz fina edo Hilotz paregabea sortu zuten; hainbat artistak figura edo testu baten zati desberdinak egiten zituzten, bata bestearen ondoren eta aurrekoak egin zuena ikusi gabe; papera tolestuta ematen zioten elkarri. Sortu zituzten kreaturek inspirazio-iturri gisa balio izan zioten Joan Miróri. Literaturaren esparruan, surrealismoak iraultza handia eragin zuen lengoaian, eta konposizio-teknika berriak ekarri zituen. Ez zuenez onartzen ezein kultura-tradizio, ez gaiari ez formari zegokienez, metrika bazter utzi zuen, eta bertset deituriko adierazpide poetikoa hartu zuen beretzat: zehaztu gabeko luzerako bertsoa, errimarik gabea, eta erritmoaren barne-kohesioak lotzen duena soilik. Halaber, gaitegi garrantzitsua ez zutenez onartzen, errepresio psikologikoaren (ametsak, sexualitatea) eta sozialaren iturrietan bilatu zuten, eta, hartara, lirika humanizatu egin zen berriz, bangoardietako ismo intelektualizatu guztiek gizatasuna kendu baitzioten, espresionismoak izan ezik. Horretarako, ametsen transkripzioaren eta idazkera automatikoaren baliabideak erabili zituzten, eta prozedura metaforiko berriak sortu zituzten, irudi ameslaria esaterako. Hizkuntza lexikoaren ikuspuntutik ere berritu zen, eremu semantiko berriak sartuz eta erretorika adierazpen prozedura berriekin aberastuz. Horretarako, amentsen transkrizpioak eta idazketa automatikoa hartu zituzten baliabide gisa, eta prozedura metaforiko berriak sortu zituzten. Lexikoaren ikuspuntutik ere berritu zen lengoaia, eremu semantiko berriei lekua egin zitzaielako, eta erretorika aberastu egin zen adierazpen-prozedura berriei esker. Filmak
Bestela, surrealistek "Absurdoaren antzerkia" delakoa inspiratu zuten, eta eragina eduki zuten halaber Laurel eta Hardy eta Marx anaiak aktoreengan. MusikaMusikari surrealistek harreman estuak eduki zituzten jazz eta blues estilo garaikideekin. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Surrealismo |
Portal di Ensiklopedia Dunia