Man on Wire
Man on Wire 2008ko dokumentala da. Bertan kontatzen du Philippe Petiten istorioa, nola 1974an lortu zuen Dorre Bikien artean kable baten gainean ibilaldi bat egitea ia ordubetez, New Yorken. Petiten Hodeietara iristea liburuan oinarrituta dago. Burutu baino lehenagoko prestaketak deskribatzen ditu orduko irudiekin, denbora luzea hartu zutenak eta Dorre Bikiak eraikitzen ari ziren bitartean egindakoak. Halaber, gaur egun protagonistekin egindako elkarrizketak plazaratzen ditu. Beste sari batzuen artean, dokumental onenaren Oscar Saria jaso zuen 2008an. EdukiaMunduko beste toki batzuetan funambulismoa egin ostean, balentriarik handiena Sydneyko badian izan zelarik, Philippe Petitek lagun talde batekin antolatu zuen orduan munduko dorrerik altuenak zirenen artean kable bat bota eta alde bietan sendotu, hortik oinez pasatzeko. Ibilaldiaren ostean poliziak Petit atxilotu zuen, baina askatu behar izan zuten geroxeago. Soinu banda
Kanpo estekak
Information related to Man on Wire |
Portal di Ensiklopedia Dunia