Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa
Gartzia II.a Antso[1][2], Okerra ezizenaz ezaguna, (850 – 930) Baskoniako dukea (887-930) izan zen[3]. BiografiaLitekeena da Antso II.a Antso edo Antso III.a Mitarraren semea izatea, baina zenbait iturrik gaztelarra zela diote[4] Arnaldo Gaskoiniakoaren lehengusua ere izan liteke, iturri batzuen arabera dukeorde izan zen 864an bere aita hil eta adintxikikoa zenean. Besteek, berriz, Arnaldo Antsoren oinordekotzat hartzen dute eta urte berean hil zutela diote. Edonola ere, Gartziak 887an boterea lortu zuen. Urte hartan Akitaniako beste handikien artean zegoen Bourgesko biltzarrean, Karlos Lodiaren erreinaldiaren hasieran eskualdeko jarrera finkatzeko egina. 904an comes et marchio in limitibus oceani, hau da, "konde eta margrave ozeanoaren mugetaraino" titulua erabiltzen zuen. Gartziak Bordeleko konderria dukerrian barneratu zuen. Gartziaren alaba Andregotok Gilen Antso Gaskoiniakoa ezkondu zuen. Ezkontza eta seme-alabakGartziak Amuna ezkondu eta sei seme-alabak izan zituzten:
Erreferentziak
Information related to Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa |
Portal di Ensiklopedia Dunia