Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa
Antso III.a Gaskoiniakoa[1], Mitarra (arabieraz "ikaragarria"), Menditarra edo Handia ezizenez ezaguna, (830 – 893) Baskoniako dukea (872–887)[2] izan zen[3]. BiografiaKondaira eta misterioan murgildutako pertsonaia, karolingiarrek baskoiak moteltzeko aukeratutako errekonkistaren gudari handitzat hartzen da. Bere genealogia iluna da oso baina litekeena da Antso II.a Antsoren semea izatea. Era berean, iturriek bere ezizena batzuetan Antso II.ari eta bestetan Antso III.ari ematen zieten. Gehienetan Antso II.ari Mitarra Antso deitzeaz gainera, lehenengoaren semea dela esaten dute. Batzuetan bere arbasoak gaztelarrak zirela esaten zuten[4] Bere erreinaldian, Baskoniako dukerria estatu de facto burujabe bilakatu zen, Frantziako erregearekin loturarik ez zuena. Bikingoak Aturriko bokalean finkatu eta kontrolatu zituen. Oinordekoa bere semea (ziur asko) edo bere anaia, Gartzia II.a Antso zuen[5]. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa |
Portal di Ensiklopedia Dunia