Antzara-belar
Antzara-belar (Argentina anserina) Arrosaren familiako belar-landare iraunkor baten izen arrunta da. DeskribapenaTxikoria belarraren antzeko sustraia izaten du. Argentina anserinak zurtoina laburra eta aihen herrestariekikoa du. Hostoak 10-20 cm luze dira, pinnatuak eta 2-5 cm arteko lobuluak dauzkatenak. Azpialdean zilar koloreko ile fina dute eta horrek ematen dio Argentina izen zientifikoa. Urrebotoiaren antzeko lorea du, horia eta bost petaloduna, inoiz zazpi petalotakoa ere ikusi da. 1'5-2'5 cm-ko diametria hartzen dute. Lorearen oina luzea da, 5-15 cm ingurukoa. Ekaina eta abuztua artean izaten du loraldia[1]. Fruitua akenio lehorren multzoa da[2]. Hedadura eta habitataAntzara-belarrak Europan eta Asian hazten dira. Harea edo harri txintxarrezko zoruak atsegin dituzte. 80 cm arteko herrestadar gorriak ateratzen ditu eta horrela azkar zabaltzea lortzen du[1]. Erabilera
Hesteetako eritasunak sendatzeko erabiltzen dira herri sendagintzan.[3] Eztarriko eritasunak tratatzeko ere gargarak egiten dira. Beste izen arruntakArgentina anserina tokiko euskarazko testuetan:[4]
Antzara izena nondik datorren ez dago argi. Izan liteke hostoek antzara lumen itxura izatea edo izan liteke antzina landarearen hostoak antzarak elikatzeko erabiltzea. Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Antzara-belar |
Portal di Ensiklopedia Dunia