Heste
Hestea digestio-aparatuaren zati bat da, urdailetik uzkiraino doana. Bi atal ditu: heste meharra eta heste lodia. Heste meharra digestio-hodiko zatirik luzeena da, eta zazpi metro inguru ditu. Barne-azala muki-mintz glandular konplexu batez estalia du. Pilorotik heste itsuraino doa, eta hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona. Heste meharrean egiten dira elikagaien hartzidura- eta xurgapen-prozesuak. Heste lodia digestio-hodiaren zatietariko bat da. Hura eratzen duten atalak hurrengoak dira: heste itsua, apendizea, goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona eta ondestea. Digestio-hondakinak deshidratatu eta gorotz bihurtzen ditu. Heste meharra baino laburragoa eta lodixeagoa; 1,5 metroko luzera du pertsona helduetan[1][2]. Sailkapen batzuetan, uzkiaren kanala ez da hestetzat hartzen[3]. Egitura eta funtzioa![]() Hestea bi ataletan banatzen da: heste mehea eta heste lodia. Hesteetan zehar gai digerituak igarotzen dira eta xurgatu egiten dira. Elikagai gehienak duodenoan eta heste mehean xurgatzen dira. Heste meheko paretak milimetro bateko biloez estalirik daude. Bi egituren artean muki-mintzaren xurgapen-azalera 600 aldiz handitzen da, heste mehe osoan 250 m2-ko azalera lortuz[1], gutxi gora behera tenis pista baten azalera[4]. Heste-biloak heste meharraren barnealdeko azalera guztian zehar pilatutako luzakin txiki eta ugariak dira. Likidoak eta elikagaiak barreiatzen eta garraiatzen dituzte heste-biloek. Gantzak eta digestio-gaiak xurgatzea dute funtzio. Geruzak![]() Hesteak hainbat geruzaz osatuta daude; geruza hauek aldatu egiten dira heste-zati batzuetatik besteetara. Barrutik kanpora, geruza horiek horrela daude kokatuak: mukosa, submukosa, muskularra eta serosa[1][5].
Xurgapen-prozesua![]() Xurgapen-prozesuan material elikagarriak barne-ingurunera sartzen dira, hots, odolera, eta baita interstizioetako likidora ere. Xurgapen-prozesuaren atalik handiena heste meharrean gertatzen da. Xurgapen-prozesuan, substantzia xurgagarri edo asimilagarriak heste-argitik barne-medioraino iragaten dira[1][6]. Elikagaietan dauden proteinak, karbohidratoak eta lipidoak, ezin dira hartutako moduan xurgatu. Lehenik, entzimen bidez, konposatu sinpleagotan apurtu behar dira. Elikagai-mota bakoitzarentzat (proteinentzat, karbohidratoentzat eta lipidoentzat) entzima espezifikoak daude. Entzima horiek digestio-hodira jariatzen dira digestio-prozesuan. Elikagaiak konposatu sinpleagotan transformatu eta gero, konposatu horiek heste-hoditik odolera iragan behar dute. Prozesu hori burutzeko garraio-mekanismo zenbait daude[1]:
Konposatu horiek, odolera pasatu ahal izateko, hainbat hesi gainditu behar dituzte[1]:
IrrigazioaAbdomeneko aortaren adar nagusiek odoleztatzen dituzte hesteak: hasieran, enbor zeliakoak; ondoren, goiko arteria mesenterikoak eta, azkenean, beheko arteria mesenterikoaren adarrek. Ondestearen azken zatian barruko arteria iliakoaren adarrek parte hartzen dute[1]. Zain-itzuleraHesteetako odola porta zainera heltzen da, eta, horrela, elikagaiak gibelera biderazten dira[1]. GaixotasunakHesteetako gaixotasun garrantzitsuenak: gastroenteritisa, blokeoa, ileitisa, apendizitisa, Crohnen gaixotasuna, sindrome kolikoa, gaixotasun zeliakoa eta idorreria[1]. Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekakInformation related to Heste |
Portal di Ensiklopedia Dunia