Urduliz
Urduliz Bizkaiko ipar-erdialdeko udalerri bat da, Uribe Kostako eskualdekoa. 2016. urtean 4.128 biztanle zituen. GeografiaInguru naturala eta kokapenaUrduliz Butroe ibaiaren haranean dago, ibai horren ezkerreko aldean alegia. Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinorioaren mendebalde-ekialdeko norabidea argi erakusten du Urduliz zeharkatzen duten mendixken kokapenak. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m), eta Peñas (198 m) dira. Herriaren iparraldean, itsasotik gertuago, Butroe ibaiarekin Tarigua eta Kukatxe errekak batzen diren lekua dago. Udalerri mugakideakUrdulizek mugakide ditu Barrika eta Plentzia, iparraldean; Berango eta Erandio, hegoaldean; Gatika eta Laukiz, ekialdean; eta Sopela eta Berango, mendebaldean. HistoriaUribe merindadeko elizatea, Gernikako batzar nagusietako berrogeita hamargarren jesarlekua betetzen zuen. Butroiko etxebarriatarren jaurgoaren zati izan zen, euren boterea adierazteko Barriako dorretxea eraiki zuten. 1770. urtean berreraikitako Santa Marina baselizaren patroiak izan ziren. Baseliza hori izen bereko haitzetan dago eta elizaz gain, zortzi errota egon ziren han antzina. Santa Marina haitzetatik Bizkaiko kostalde guztia ikusten da, Luzero puntatik Billao lurmuturreraino. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. XIX. mendearen amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin Butroiko gaztelua eraiki zen. XX. mende hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, Bizkaiko bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, Bilborekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, Bizkaiko industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz. Azken urteetan, eraikitzeko lur asko izan, eta Bilbotik hurbil zegoela eta, biztanle asko erakarri ditu herriak. Demografia
Politika2011ko udal hauteskundeakUrdulizko alkatea EAJko Javier Bilbao da, 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 41 izan ziren, emandako boto guztien %2,05. Boto zuriak, berriz, 62 izan ziren, emandakoen %3,16. Abstentzioa %30,50koa izan zen.
KulturaEuskaraUrdulizen[8] Uribe Kostako hizkera[9] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera. Iñaki Gaminde hizkuntzalariak bere doktorego-tesian Urduliz eta Gatikako herri hizkerak linguistikoki aztertu zituen 1992an.[10] Garraiobide eta azpiegiturakMetroaSakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»
Bilboko metroaren 1. lineak Urduliz zeharkatzen du, eta udalerrian Urduliz izeneko geltokia du. 2006an Bizkaiko Garraio Partzuergoak trenbidea herrian zehar lurperatzeko eta trenbidea eta errepidearen arteko igarobidea kentzeko proiektua aurkeztu zuen, trenbidearen 500 bat metro lurperatu, eta geltoki berria eraiki zirela. 2017ko apirilaren 10an lurpeko geltoki berria inauguratu zen, hala Bilboko metro sareko azken pasonibela ezabatu zen.[11] AutobusaBizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Jaiak eta ospakizunakUrdulizko Andra Mari jaiak Irailaren 8an ospatzen dira. Jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa hilabete batzuk lehenago, apirilean, izan ohi da. Uztailaren 20an erromeria antolatzen da. Abuztuaren 16an nekazaritza azoka antolatzen da, bertako produktuen lehiaketa, salmenta eta erakustaldiarekin. Kirol instalazioak
Ondasun nabarmenak
Urduliztar ospetsuak
Argazki galeriaErreferentziak
Kanpo estekak
|
Portal di Ensiklopedia Dunia