Poitiers
Poitiers[1] (frantsesez pwatje ahoskatua) Frantziako mendebaldeko hiria da, Akitania Berriaeko eskualdearen eta Vienneko departamenduaren hiriburua. GeografiaPoitiers Seuil du Poitou izeneko jalkitze-ordokian dago, alde batetik Armorikako eta Erdialdeko Mendiguneak bereizten dituena eta bestetik Akitaniako eta Parisko arroak lotzen dituena. Boivre eta Clain ibaien arteko muinon batean dago. Hirigunea 130 metroko altuera duen muinoaren tontor eta aldapetan dago. Klima
HistoriaSakontzeko, irakurri: «Poitiersko gudua (732)»
Limonum izena izan zuen hiriak K. o. III. mendera arte. Elizbarruti garrantzitsu bateko buru izan zen, eta Galiako erlijiogune nagusietakoa bihurtu zen. 732. urtean Karlos Martelen armadak Abd al Rahman ibn Abd Allah al-Gafiqi musulmanaren osteak menderatu zituen gudua, izen bereko hiritik 20 km-ra gertatua. Akitania alderik alde garaile igaro ondoren, Toursera abiatu zen Abd al Rahman, baina Karlos Martelekin egin zuen topo. Haren armada erraz nagusitu zitzaion Abd al Rahami, eta han hil zen Abd al Raham. Europako sarrera galarazi zien garaipen horrek musulmanei. Normandiarrek behin baino gehiagotan hustu zuten IX. mendean. 1173-1178 bitartean, hiri-gutuna jaso zuen Henrike II.a Plantageneten eskutik, eta 1360an Ingalaterraren mende geratu zen. Bertrand du Guesclinek berreskuratu zuen Frantziarentzat 1372an, eta, Ehun Urteko Gerra amaitutakoan, Karlos erregegaiaren egoitza izan zen eta bertan egokitu zuen legebiltzarra (1423-1436). 1654. urtetik Frantziako iraultzara arte, Poitouko hiriburua izan zen. Demografia
EkonomiaIndustria (altzairugintza, metalurgia, larrugintza, zurgintza, tresneria mekanikoak) da bertako ekonomia-jarduera nagusia. Poitiers-Biard aireportua eskualdeko aireportua da. EraikinakMonumentu ugari gorde ditu hiri zaharrak. Aipagarriak dira, besteak beste, Notre-Dame-la-Grande eliza erromanikoa (XII. m.), San Petri katedrala gotikoa (XII-XVI. m.), San Joan bataiotegia (IV. m., Frantzian dagoen kristau-eraikinik zaharrena ziur asko), XIX. mendeko udaletxea, XII. mendeko dukearen jauregia eta hainbat museo. Hiritik hurbil Futuroscope parke tematikoa dago. Kirolak1900. urtean sortutako Stade Poitevin herriko kirol-kluba da. Boleibol talde bat (Pro A ligan), saskibaloi talde bat, futbol talde amateurra eta errugbi talde profesionala ditu. PB86 edo Poitiers Basket 86 proA mailan dabil. HezkuntzaPoitiersko Unibertsitatea 1431n sortu zuten, egungo Frantziako bigarren zaharrena izanik. Ikasle ospetsuak (François Rabelais; René Descartes; Francis Bacon) izan ditu eta egun 27.000 inguru ditu. Zientziak, geografia, historia edo hizkuntzak irakasten ditu. Gainera hiriak bi ingeniaritza eta bi enpresa goi-eskolak ditu. Poitiersar ezagunak
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Poitiers |
Portal di Ensiklopedia Dunia