Ontario
Ontario Kanadako hamar probintzietako bat da. Herrialdearen erdi-hegoaldean dago. Hiriburua Toronto da. Horrez gain, hiri nagusiak Ottawa, Hamilton, Kingston eta Sudbury dira. Geografia![]() Hudsongo badian itsasoratzen diren ibai asko igarotzen dira Ontariotik. MugakideakEkialdean Quebec, mendebaldean Manitoba, hegoaldean Minnesota, Michigan, Ohio, Pensilvania eta New York estatuak (AEB) eta iparraldean Hudsoneko badia ditu mugakide. Hiriburua Toronto da, eta hiri nagusien artean Ottawa dago. HistoriaS. Champlainek esploratu zuen lurraldea 1615ean. 1867tik da Kanadako probintzia. EkonomiaNekazaritza (laboreak, tabakoa, fruta eta barazkiak), abere hazkuntza, baso ustiakuntza, meategiak (urrea, zilarra, nikela, uranioa, kobaltoa) metalgintza, mekanika, egurgintza, papergintza, kimika industria, janarigintza eta ehungintza Ontarioko ekonomiaren jarduera nagusiak dira. Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Ontario |
Portal di Ensiklopedia Dunia