Miren Billelabeitia Bengoa (Mungia, 1960) euskara eta literatura arloko irakaslea eta idazlea da. 2023. urtean Saiakerako Euskadi saria eraman zuen, Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela) lanagatik.[1]
Bizitza
Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan. Irakurketaren pedagogia aztertu du eta irakurketa bultzatzeko praktikari buruzko gogoeta egin du. Hitzaldiak eta formakuntza jarduerak eman ditu haren Eskualdeetako Berritzeguneetan, ikastetxeetan eta udako ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioen bidezko irakurketaren sustapenaz.[2]
«
|
Irakaskuntzan? Zailtzen du irakasleek ez irakurtzea. Eta asko daude. Nik batzuetan faltan sumatzen dut kanon bat euskal literaturan. Irakurketa kanon bat. Horrek ez du esan gura bakarrik irakurri behar ditugula eredu horretan daudenak, baina aukerak eman ditzake. Ikasturtean irakurriko ditugun liburuetatik bat edo bi kanon horretakoak izan daitezke: garantizatu behar dugu lan eredugarri batzuk ere irakurriko direla. Horretan inbidia handia diet beste literatura handiei: esan dezagun, espainol guztiek ezagutzen dute Kixote, gehienek irakurri dute apur bat; edo frantsesek Moliere; edo Shakespeare Ingalaterran... Baina horretarako, irakasleak irakurri behar du, eduki behar ditu aukeratzeko irizpide batzuk. Zenbat euskaldunek aipa dezakete euskal literaturako lan garrantzitsuren bat? Gutxik.
|
»
|
—Miren Billelabeitia. (Amaia Igartua Aristondori, elkarrizketa batean).[3] Berria. 2023-09-17.
|
Lanak
- Euskal literaturaren historia (2003),
- (Gaztelaniaz) Esquemas de euskara. (2003)
- Lauaxeta. Oihartzunak. (2008), Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren antologia.
- Mungia BHI institutuko ikasleekin batera: Aitita-amamen guda zibila. (Erein, 2019).
- Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela), 2023.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak