Lou ReedLewis Allan Lou Reed (1942ko martxoaren 2a, Brooklyn, New York – 2013ko urriaren 27a[1][2]), estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. 1964an, The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen John Calerekin batera, baina utzi egin zuen 1969an. Handik hiru urtera, 1972an, bakarlari gisa Lou Reed izenburuko diskoa aurkeztu zuen eta urte berean, David Bowiek ekoitzitako Transformer diskoa kaleratu, besteak beste, Walk on the Wild Side kanta ezaguna zekarrena. Musikagile oparoa izan zen, eta disko ugari plazaratu zituen harrezkero. Brooklynen jaio eta New Yorken bizi izan zenez, haren kanten letretan hiri horren alde ilunena ageri da maiz. Sortzaile askorekin izan zuen harremana, besteak beste, Andy Warhol eta David Bowierekin. Itzal handiko musikaria izan zen, eta eragin handia izan zuen bere ondorengo belaunaldietan, bere estiloaren originaltasunarengatik. Hala ere, musikaren zerrenda komertzialetatik aparte egin zuen ibilibide osoa. Bakarkako diskografiaEstudioko diskoak
Zuzeneko diskoak
Erreferentziak
Kanpo-loturak
Information related to Lou Reed |
Portal di Ensiklopedia Dunia