Jonathan Swift
Jonathan Swift (Dublin, 1667ko azaroaren 30a – Dublin, 1745eko urriaren 19a) Irlandako idazlea izan zen[1]. Haren idazlan nagusia Gulliver-en bidaiak izan zen (Gulliver's Travels edo Travels into Several Remote Nations of The World, in Four Parts. By Lemuel Gulliver, First A Surgeon, And Then A Captain of Several Ships), 1726an argitaratua. BiografiaHaurtzaroaJonathan Swift Dublinen jaio zen 1667an. Aita bera jaio baino lehen hil zitzaionez, Abigail Erick amak Godwin osabarekin utzi zuen, haren heziketaz ardura zedin[2]. Dublineko Trinity College eskolan emaitza kaskarrekin ikasi eta gero, Leicesterera joan zen amarekin bizitzera[1]. GaztaroaHemeretzi urte zituenean, amak senide urrun baten idazkari izateko aukera eman zion, William Temple politikari ingeles eta baronet, diplomatiko ohia eta idazleari, bere osaba Godwinen laguna zena, bere posta eta kontuak eramaten laguntzeko, eta, horretarako, 1689an, Ingalaterrako Farnham konderriko (Surrey konderria) Moor Parkeko bere egoitzara joan zen bizitzera[3]. Denborak aurrera egin ahala, gero eta konfiantza handiagoa zuen Templek bere enplegatuarengan, eta, beraz, honek gero eta arazo konplexuagoetan eta are publikoetan esku hartu zuen, Templek oraindik anbizio politikoak zituelako; Swift Gilen III.a erregearengana ere aurkeztu zen, baina Templek ez zuen sustatu, orduan, baliagarritzat jotzen bazuen ere etorri berria iruditzen baitzitzaion. Swiftek, Moor Parken, Esther Johnson izeneko zortzi urteko neskatila ezagutu zuen eta haren tutore eta aholkularia izan zen. "Stella" ezizena eman zion. Biek harreman hurbila baina anbiguoa izan zuten Estherren bizitza osoan zehar[3]. 1694an, Swiftek Moor Parketik alde egin zuen. Izan ere, Templek Swiften lana balioesten bazuen ere, honek ez zuen ikusten Templeren ondoan gizartean aurrera egiteko bidea. Irlandako Elizan, anglikanoan, apaiztu zen eta Belfast inguruko herri batean, Kilrooten, hasi zen lanean. 1696an, Templek berriro deitu zuen bere memoriak eta gutunak prestatzen laguntzeko, argitaratu ahal izateko eta Moor Parkera itzultzean 15 urteko gazte bihurtuta zegoen Stellarekin egin zuen topo berriro, eta bat-bateko maitemina sentitu[4]. Denbora horretan, Swiftek bere lehen lana idatzi zuen, The Battle of the Books, 1704ra arte argitaratu ez zena[2]. HelduaroaSwift Templerekin egon zen, hura 1699ko urtarrilean hil zen arte. Urte horretan bertan, Berkeley kondearen idazkari eta kapilau izateko eskaintza jaso eta onartu zuen[5]. Hala ere, Irlandara heltzean idazkaritza beste batek hartu zuela jakin zuen. Dena den, Irlandako hainbat elizaren ardura hartu zuen, Berkeley kondearen kapilautzarekin batera. Kapilau moduan denbora luze egon zen Dublinen, kondearekin 1701eko apirilean Ingalaterrara itzuli arte. Gero, urte berean, Irlandara Stellarekin bueltatu zen, ordurako 20 urteko neska gaztea zen. Misterio handia dago Stellarekiko harreman horretan. Batzuek uste dute 1716an ezkondu zirela isilpean, baina ez da froga argirik aurkitu. Dena den, ukaezina da maitasun handia egon zela bien artean, bizitza osoan iraun zuena. Orduan argitaratu zuen anonimoki bere lehen panfleto politikoa, a Discourse on the Contests and Dissentions in Athens and Rome (1701) izenekoa, whig alderdiaren defentsan, baina hauek Swiften Elizaren aldeko interesen alde ez zutenez egiten, toryra pasa zen[3]. 1704an A Tale of a Tub idatzi zuen, bere garaikideak kritikatzen zituen satira bat, eta Ana erregina erabat atsekabetu zuen, blasfemotzat hartzen zuena; gainera, The Windsor Prophecy Swift liburuan, ukimen falta harrigarriarekin, Erreginari norengan fidatu behar zuen aholkatzea baimendu zen, eta ordutik aurrera bereziki kontrakoa izango du. 1703 eta 1714 artean apaiz lanetan aritzeko denbora izan zuen, lan gutxi ematen ziotenak, eta 1708an lan teologiko oso garratz bat argitaratu zuen, An Argument Against Abolishing Christianity, kristautasunari, bereziki anglikanoa, egindako kritika garaikideen aurka, librepentsalari, deista, antitrinitario, ateo, soziniar eta dissenter deiturikoen aldetik. 1710 eta 1714 urteen artean gobernuaren aholkularia izan zen eta oso pertsonaia boteretsua bihurtu zen, bere umore satirikoaren kaustikotasunagatik izugarria. 1713an Dublineko St. Patrick katedralaren dekano izendatu zuten, hori izanez lortu zuen kargurik gorenena[3], eta Ana erregina hiltzea eta Tory gorbernuaren gainbera eman zenean bertara joan zen[2]. 1714an Dublinen kokatu zuen bere bizilekua, eta bertan Esther Vanhomrigh gaztearekin bizi izan zen[4], 1723an hil zen arte, berarentzat Vanessa izena sortuz (neskaren izenaren eta abizenaren hasierako letrekin sortutako neologismoa) baina beste Estherrekin ("Stella") zuen harreman edo ezkontza sekretua ezkutatu zion, Irlandan ere bizi zena, berak bere kabuz jakin zuen arte[2]. Garai horretakoak dira Irlandaren aldeko bere panfleto anonimoak, aldian aldiko goseteek astindua, ingelesen gehiegikeria ekonomikoen aurka[6]. Irlandarren alde idatzi zituen hainbat liburuxka horiek gorenera iritsi ziren Proposamendu apal bat [7] testuarekin, 1729 urtekoa; bertan modu ironikoan irlandar jendearen egoera latza eta pairatzen zituen gabeziak salatu zituen[5]. Oro har, politikoki oso aktiboa izan zen bere bizitzan, Irlandarren alde borrokatuz eta gogor kritikatuz britainiar gobernuaren bidegabekeria[4]. Modu anonimoan argitaratu zituen Gulliverren bidaiak-en lau zatiak 1726an, lehen biak ziur aski 1720 inguruan idatziak izan ziren arren; satira konplexu bat da, eta bere maisulan ezagunena. Gaur egun haurrentzako obra bat bezala irakurtzen da, nahiz eta gizakiaren aurkako satira bat izan, garaiko ohiko bidaia-liburuen parodia bat eta baita ipuin bat ere[6]. Urte bereko irailean 1728. urtean Stella hil zenean depresio larria eduki zuen Swiftek[2]. Bere osasuna gaixotasun misteriotsu baten eraginpean geratu zen, dirudienez neurologikoa, 1738. urteaz geroztik: absentziak, akufenoak, bertigoak, oroimen galerak eta 1742an begi batean tumore bat irakurtzea ere galarazten ziona[8]. Bera horretaz ohartzen zen, eta "erotuta nago" esaten zuen. 1745ean hil zen, bere ondasunak pobreei utzita eta eroetxe bat eraikitzeko baliabideak bideratuta[3]. Gulliverren bidaiakGulliverren bidaiak[9] liburuak asmo politikoa du, umeentzako abenturazko liburutzat hartu bada ere. 1726an argitaratu zen[4]. Benjamin Motte editoreak testua aldatu zuen iraingarriegi iritzi zionean, bereziki auzi juridikoetan edo Ana erreginaren defentsan. Lanak herriarengan arrakasta handia izan zuen (urte berean hiru aldiz berrinprimatu zen, eta hurrengoan beste bat; halaber, frantsesezko, alemanezko eta nederlanderazko itzulpenak eta, gainera, edizio pirata ugari egin ziren). Berehala, jarraipenak, parodiak eta "deszifratze" saiakerak eragin zituen, laster ahaztu ziren arren; 1728an, Georg Philipp Telemann musikagile barrokoak bost mugimenduko suite bat konposatu zuen liburuan inspiratua; baina garaiko kritikak, Samuel Johnson doktorearen arabera txundituta, "Ez zuen jakin zer esan", harik eta, azkenean, obrari neurriz gaineko misantropikoa izatea leporatu zioten arte. Jatorrizko eskuizkribua desagertu egin zen, baina 1735ean George Faulkner editore irlandarrak arketipoaren kopia baimendu bat eskuratu zuen eta, dirudienez, Swiftek berrikusi zuen Motteren zentsurarik gabe, eta inprimatu egin zuen; edizio horrek A letter from Capt. Gulliver to his Cousin Sympson gutuna darama erantsita: hor, Motteren murrizketez, gehitzeez eta desitxurez kexu da. Horregatik jotzen da edizio hori testua eratzeko onena. Swiftek ukatu egin nahi zuen gizabanakoa gizartearen aurrekoa zelako ideia; Thomas Hobbesen filosofia politiko erradikalari babes arriskutsutzat jotzen zuen hori, eta, horregatik, Gulliver behin eta berriz uharte hondatuen ordez, gizarte eratuak aurkitzen ditu. Swiften lehentasunezko asmoa Ilustrazioaren harrotasuna desegitea zen: hortik bere kritikak ere zientziara bideratzea. Oro har, Swiftek gizartearen kritika egin nahi du, europar gobernuen inguruan ikuspegi satirikoa eginez. Erlijioak ere hartzen ditu gaitzat, haien arteko ezberdintasun txikiak nola puzten diren salatuz. Liburuan zehar anitz leku aurkezten eta deskribatzen dira: jendearen bizimodua, dituzten arazoak... Leku horiek garaiko errealitate sozialaren karikatura moduan aurkezten dira, alde kritikagarriak azaleratuz. Hausnarketa ugari dago, gizartearen antolaketari eta boterearen erabilerari buruzkoak. Cervantesek zalduntza liburuen parodia egin zuen bezala, Gulliverren bidaiak liburuan Jonathan Swiftek bere garaian modan zeuden bidai liburuen imitazio parodikoa egin zuen. Liburua lehen pertsonan kontatua dago, eta “Gulliver” izena soilik tituluan irakur dezakegu. Elkarrizketarik ez dago estilo zuzenean, zehar estiloa da nagusi. Bere gizartearen eraginez bere izaera misantropikoa bihurtu zen, hau da, pertsonak gorrotatzen zituen eta bakarrik egoteko beharra zeukan. Gulliverren bidaiak liburuak lau zati ditu, lau bidaia kontatuz eta bakoitzean lurralde berri bat aurkituz[2]:
Gulliverrek bisitatzen dituen bi erresuma horietan gauza noble eta zuzenak aurkitzen ditu, eta horiexek dira hain zuzen ere Swiften ustez Europako herrialdeetako XVIII. mendeko gizartean ikusten zituen eskasiak.
Amaieran, Gulliver etxera itzuli da; ikasitako guztiak gizartearekiko dezepzio sakona eragin dio eta ez du gizakiekin harremanik izan nahi, misantropian eroria[2]. Haren lanen inguruko bitxikeriak
LanakLan garrantzitsuenen artean:
Euskaratuak
Zerrenda horretan azaltzen ez diren Gulliverren bidaiak eta Gulliver Liliputen liburuen hainbat moldaketa argitaratu dira euskaraz; euskara ikasteko irakurketa mailakatuak, haur txikientzat, formatu digitalean eta abar. Erreferentziak
Ikus, gainera
Information related to Jonathan Swift |
Portal di Ensiklopedia Dunia