Jiangsu
Jiangsu (江苏 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 102.600 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 75.495.000 biztanle bizi ziren bertan. Inguru naturala eta kokapenaJiangsu probintziaren mugakideak honakoak dira: Shandong probintzia iparraldean, Anhui probintzia mendebaldean, Zhejiang probintzia eta Shanghaiko udaltasuna hegoaldean, eta Itsaso Horiarekin ekialdean. Jiangsuk mila kilometro baino gehiagoko kostaldea dauka Itsaso Horia eta Yangtze ibaiaren ertzean. Haran eta lautadak probintziaren azaleraren %68 dira, eta probintziaren batez besteko altuera 50 metro ingurukoa da. Suzhou hirian hainbeste ubide eraiki dira ibaien ibilbidean zehar, "Hegoaldeko Venezia" deitzen dutela askok. Yangtze ibaiak hegoaldetik zeharkatzen du Jiangsu probintzia eta mendirik altuena 625 metroko Yuntai mendia da, Lianyungang hiritik gertu. Probintziako lakurik handiena Taihu lakua da, eta honekin batera Hongze lakua, Gaoyou lakua eta Yancheng lakua daude. KlimaJiangsu probintziak montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikala dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura -2 eta 4 gradu artekoa da, eta uztailekoa 26 eta 30 gradu artekoa. Maiatzetik aurrera prezipitazio handiak izaten dira (batez ere uda garaian), eta tifoiek maiz jotzen dute Jiangsuko kostaldean. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1200mm bitartekoak dira. Banaketa administratiboa
PolitikaJiangsu probintziako gobernadorea Luo Zhijun (罗志军) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Liang Baohua (梁保华) da. GarraioaAireportuak
Kanpo estekak
Information related to Jiangsu |
Portal di Ensiklopedia Dunia