Jak basati
Jak basatia edo (Bos mutus), (Tibeteraz: འབྲོང་ , "broung" ahoskaturik), jakaren espezie bat da. Espezie honen abere kopurua etxeko jakarena baino askoz txikiagoa izanik, Mehatxatutako Espezieen NKNEren Zerrenda Gorrian sartuta dago. Azken hamarkadetan beraien kopurua etengabe murriztuz joan da, bereziki gizakien eraginagatik. EtimologiaJak basatiaren izena Tibeteraz འབྲོང་ esaten da; "broung" ahoskaturik. Gaur egun Bos mutus izena arrunt erabiltzen da jak basatiarentzat eta ez da etxeko jakarentzat (Bos grunniens) erabiltzen, nahiz eta urtetan zehar nahasketa eta adostasun eza egon den den jaken izenen inguruan[1]. Zenbait adituek berriz esaten dute etxeko jaka Poephagus grunniens eta jak basatia Poephagus mutus bezala izendatzea egokiagoa dela. Izen latindarra, "mutus", jak basatiek gutxitan marruma edo kurrinka egiten dutelako ezarri zioten. Zenbait hizkuntzen izen arruntek animaliaren beste ezaugarriak aipatzen dituzte. "Zaldi buztandun bufaloa" edo "idi marmartia" esate baterako. EzaugarriakJak basatiak oro har etxeko jakak baino handiagoak izaten dira.
Animali hauek oso ondo moldatu dira bizi diren paraje hotz eta latzetan irauteko. Jak basatiak ilaje mardula daukate eta izerdi guruin gutxi. Honen ezkerrez gorputzaren beroa errazago mantentzen dute. Birikek ahalmen handia dute eta odolean tamaina txikiez baina oso ugari diren globulu gorriak dauzkate. Hau dela eta, mendiko aire mehetutik ahal den oxigeno gehien arnasten dute. Kontutan hartzen bere tamaina, jak basatiak nahiko arinak dira. Elurtutako harkaitzetan mugitzen dira belar luze, larre motz eta likenetan bazkatzen. Espeziearen historiaJak basatiei buruzko hainbat testigantza historikoa dago. Marco Polo XIV. mendeko bidaiari veneziarrak abere hauek eta etxekotutako bere espeziekideak aipatzen ditu "Marco Poloren bidaiak" bere bidai liburu ospetsuan. Historikoki, espeziea Tibeteko goi-ordokietan zabaltzen zen, egungo Txina barne (Gansu, Sichuan, Xinjiang, Tibet, Qinghai), Indiako Ipar aldean (Ladakh), eta Nepalen. [2]. Jak basatiak Kazakhstanen, Mongolian eta Errusian bizi ziren XIII. edo XVIII. mendera arte[3]. Hala ere herrialde hauek ez dira sartzen IUCNeko Zerrenda Gorrian jak basatien eremu historiko bezala bertan espeziearen iraungitzearen datari buruzko zalantzak direla eta. Jakina, IUCNko Zerrenda gorriak 1500. urtetik aurrerako iraungitzeak besterik ez ditu jasotzen. Habitat, ohiturak eta ekologiaOro har, jak basatiek 10 eta 30 abere biltzen dituzten samaldetan bizi dira. Jak basatiak tundra alpetarrean, mendiko belardi eta sastrakadi zein Tibeteko Goi-Ordokietako iparraldeko basamortu hotzetan bizi dira [4]). Mendi gune hauek 4,000 eta 6,100 metro arteko garaiera dute. Jakak dira garaiera handienetan bizi daitezken betabereak. Oro har jak basatiak gizakia eta bere abereak dabiltza lekuetatik aldentzeko joera dauka. Chang Tang Babeslekuan, Tibeteko ipar-mendebaldean, urteko batez besteko euri kopurua 100–300 mm-tan kokatzen da soilik, gehienetan elur eta kazkabar moduan. Laku gehienak gaziak dira eta azaleratzen diren urak oso urri. Jakek Izotz eta elurra jaten dute ur iturri bezala. Tenperatura eremu hauetan 40° huts azpira ailegatu daiteke negu gorrian. Jak basatiak ez dabiltza gustura beroekin, baina muturreko hotzetara egokituta daude. Ikusiak izan dira jakak negu gorrian erreka eta lakuetan bainatzen. Jak basatiak urtean zehar bere habitatetan barrena mugitzen dira. Esate baterako neguan behe-haranetara jaisten dira babes bila[5]. Abuztu eta irailaren artean berriz, hau da urteko sasoirik beroenetan, jak basatiek gune altuenenak nahiago dituzte. Bere habitatean landaretza eta bazka eskasa dutenez, jak basatiak asko mugitzen dira batetik bestera bazka bila. Uztailean esate baterako muinoetatik ordeketara jaisten dira han goroldioak eta zingiretako landaretza sasoi hartan puri-purian daudelako. Abuztuko tenperatura igoerekin samaldek gora jotzen dute, oraindik elurtutako parajetara barne, berotik ihesi. Itxura handi eta baldarra izan arren, jakak oso eskalatzaile onak dira, urrats sendoko abereak. Jak basatien harrapatzailerik handiena, gizakiaz gain, Tibeteko otsoa da. Asiar hartz beltza ere aipatzen da bere etsaitzat. Bizi diren altuera haietan landaretza urria da, eta nagusiki belarrez, ihiez, lar eskas eta zuhaixka txikiez osatuta dago. Landaretza hau alpetartzat hartu daiteke, edota estepa garai eta hotzen landaretza bezala[6]. Jak basatiek belarra, ihiak eta larreak jaten dituzte, zenbait zuhaixken adar eta hostoekin batera. Taldeko abereak dira eta sarri 100 abelburutik gorako samaldatan biltzen dira, nahiz eta ohikoena 10-20 abere arteko taldeak izan. Ar helduak askotan eme eta gaztekin bidaiatzen dira. Ar zaharrenek, beraien aldetik, 2 edo bost zezen zaharren taldeak osatzen dituzte eta emeen samaldatik aparte ibiltzen dira. Samalden tamaina bazkaren eskaintzaren araberakoak dira[7]. Susa garaia irailean hasten da, eta hainbat astetan zezenak elkarrekin borrokan eta korrikaldietan dabiltza emeekin larrua jotzeko. Kumeak ekainean jaiotzen dira. Hilabete hau oparotasun handiko hilabetea da Tibeteko Goi-ordokian naturari dagokionez. Emeen ernaldiak batez beste 258 egunekoa da, eta oro har kume bakarra egiten dute. Kumeak 6 urterekin heldutasun sexualera heltzen dira. Jak basatiak beraien inguru naturalean 23 urte bizi daitezke. Jak basatiak mesfidatiak dira. Samalda bat izutuz gero, korrika egiten dute tarte luze bat, isatsak tente dituztela arrapaladan urruntzen. Zerbait edo norbait jartzen baldin bazaie beraien ihesbidean jakek erasoaren planta egingo dute eta ustezko arriskuaren 10-20 metroetara geldituko dute erasoaldia. Esan bezala ordokietan korrika egiten zaldiak baino mantsoagoak dira, baina garaiera handietan zaldiak airerik gabe geratzen dira arnasa hartzerakoan eta jakak berriz horretarako egokituta egonik, zaldiak baino azkarrago mugitzen dira[8]. Populazioa eta egoeraEspeziea desagertzeko zorian dago zeren eta azken 30 urtetan bere populazioa %30 jeitsi da, belaunaldi bakoitza hamar urteko epean hartuta. IUCN-k jak basatia ahulezian egoeran ezartzen du[9]. Espeziea ere CITES itunean agertzen da[10]. Egoera basatian dauden abere guztien kopurua 14.000-15.000 ingurukoa zen 1995.en urtean, haren ondorioz jak basati helduen kopurua 10.000 inguru izan daiteke. Etxeko jaken kopurua berriz 12.000.000 milioi buruetan kokatzen da[11].
Badaude ere zenbait gune txikiago eta populazio nagusietatik isolatuta ipar eta hegoaldean. Txinako jak basatien populazioen joera beheranzkoa da. Chang Tang-eko babesgunetik hegoaldeko jaken %24a ditximatua izan da azken urtetan, 1960. urtean abeltzainak paraje haietara heldu eta gero. Arjin Shango Xinjiang Uygureko babeslekuan 1980. hamarkadaren bukaeran populazio aipagarria zegoen, baina populazioa hau deblauki murriztu zen 1990. hamarkadaren hasieran[16]. Hala ere Qinghaiko gune batean, "Jak Basatiaren Harana" delako gunean, espezie ugari mantendu da. 2002. urtean egindako kontaketan 1.700 abere zenbatu zituzten bertan, eta gainera gutxitzeko arrastorik gabe. Are gehiago, ematen du 1990. urtetik aurrera hartutako babespen neurriak direla eta, bertako populazioa handitzen ari dela[17]. 2007. urteko neguan 977 jak basati bildu ziren Sanjiangyuango Natura Babeslekuan.
Zebait adituek beste hainbat populazio isolatu aipatzen dute Txinan [18] baina haien kopurua murritza izanik funtsa gutxi dute arrazaren iraupenari begira. MehatxuakHarrapaketa eta ehiza zuzena, haragitarako harrapaketa komertziala barne, jak basatien aurkako mehatxurik handiena da egun oraindik ere[19]. Arrak arrunt kalteberagoak dira ehiztarien aurrean, bereziki hauek ibilgailu motordunak erabiltzerakoan. Hau horrela da zeren eta arrek joera handiago daukate muino eta mendien azpiko ordokietan sakabanatzeko, emeek gainak nahiago dituzten bitartean [20]. Jakak azkarrak dira aldapa eta malkarretan, baina leku lauetan korrika egiterakoan, este baterako zaldiak baino askoz motelagoak dira[7]. Antza agintariek Tibeteko Qinghai goi-ordokian buruturiko su armen bahiketa onuragarria izan da yaken populazioentzat. Hala ere jak basatiek jendea eta bere aberekiko aurreko tolerantzia maila jaitsi dute. Jak basatiak etxeko abereen taldeak biltzen diren tokietatik aldentzeko joera daukate. Etxeko abereak ugaritzeak eta horretarako gero eta larre gehiago erabiltzeak jak basatiak gero eta gehiago baztertzen ditu eta beraien habitaten erabilgarritasuna murrizten die [21]. Adi berean etxeko jak eta zenbait jak basatien arteko harremanak gainontzeko jak basatientzat arrisku iturri dira[22]. Gainera frogatuta jak basatiak etxeko jakekin gurutzatzen direla, eta hau jak basatien espeziearentzat kaltegarria izan daitekela arrazaren garbitasunaren aldetik[23]. Dirudienez gurutzaketa hauetatik ateratako aleak bereziki gogor eta ugalkorrak dira. Hau dela eta Indian interes berezia dago jak basatiekin etxeko jaken ezaugarri baliotsuak mantentzeko eta hobetzeko gordekin genetikoa bezala. Nahiz eta oraindik frogaturik gabe dagoen, etxeko abereek jak basatiei kutsatutako gaixotasunak (zuzenki edo beste hainbat abere basatien bidez), beste mehatxu bat izan daitezke. Ezagutzen dira kasuak non jak basatien samaldek etxeko jakak bereganatu dituztela eta baita alderantziz ere. Beste aldetik, jak basatiek kalteak sortzen dituzten baserritar eta abeltzainen jabetzetan abere hauek akabatzeko gogoa piztuz bertako jendearengan. Kekexili eskualdean barrena berriki eraikitako Qingzang trenbidea ere mehatxu berriak ekarri ditu espeziearentzat. Lanek goi-ordokiak ebaki dituzte eta Yangtze ibaiko iturriak ukituta utzi dituzte. Trenbidea 2001. urtetik martxan dago, baina ez erabat. Hala ere bertako ekosistemen arteko lotura mozten du. Haren ondorioz hango faunaren gainean eragin kaltegarria izaten du, populazioak banatuz eta haien sasoiko migrazioak oztopatuz, lanen hondakinen eraginez gain. Bereziki kaltetu suertatu dira jak basatiak eta Tibeteko antilopea. Beldurra dago baita ere eragin kaltegarri hauei zera gehitzea, ehiztariei bide berriak eraikitzea jak basatiak errazago ehizatzeko. Beste aldetik trenbideak ahalbidetuko du bertako herrien garapen ekonomikoa (eta baita demografikoa ere), baina ikusteke dago ea nahiko azpiegitura dagoen eskualdean garapen ekonomiko hau jasangarria izateko ingurugiroaren ikuspegitik[24]. Beste aldetik oro har antzinako banaketa eremuan sakabanatutako populazioen elkarrekiko isolamendua espezieak irauteko arazo orokorra da. Espeziea babesteko neurriakTxinan jak basatia 1962. urtetik babestuta dago. Hala ere babespen hau zaila da eramaten espeziea bizi den urrutiko mendi-multzo isolatuetara. Haren ondorioz ehiza komertziala ez da eten. Antza agintariek Tibeteko Qinghai goi-ordokian buruturiko su armen bahiketa onuragarria izan da jaken populazioentzat. Soilik Hang Tang Babesgune handiak eskaintzen die benetako babesa jak basatiei. Indian ere jak basatia babestuta dago, baina hor abere hauen kopurua askoz txikiagoa da. Indian jaka babesten duen legeak 1972ko Fauna Babesteko Akta da. Beste aldetik ez daude jak basati asko zoologikoetan, animali hauek ondo egoteko altuera behar dutelako. Gainera zenbait adituen ustez zoologikoetako ustezko jak basatiak kasu gehienetan etxeko jakekin nahastutako jakak dira. Jak basatiaren inguruko beste zenbait kontu
"Handik gutxira jak basati handien samalda handiak ikusi nituen nire begi propioekin. Abere eder eta bikain haien ikusteak, aspaldidanik Tibeteko goi ordoki garai eta elkorrean beraien etxea egin dutena, inoiz ez dit harritzeari utzi. Modu batean edo bestean abere lotsati hauek lortzen dute haien burua izadiak ematen duen oinarri ukatutako eremu haietan mantentzea. Ikusi beharreko gauza liluragarria haien samalda handi bat buruan behera arrapalada basatian estepetan barrena ikustea da. Beraien orpopean lurraren dardara eta hauts hodei erraldoia beraien pasadera erakusten dute. Gauetan hotzarengantik babesteko bata bestearen gainean pilatzen dira, txahal-txekorrak erdian dituztela. Haiek zutik egongo dira elur ekaitz batean, haein artean hain gertu zeren haien hatsaren lurrunketa lurrun zutabe bat bezala goratzen dela. Nomadak noizean behinka saiatzen dira halako jak basatiren bat etxeko abere bat bezala hazten, baina sekula ez dute arrakastarik izan." Modu batean gizakiekin bizi direnean beraien erresistentzia ahalmena eta indar harrigarria galtzen dituztela ematen du. Gainera erabat alferrikakoak dira zamabere bezala, zeren eta beraien bizkarra segituan mintzen da. Gizakiekiko ohiko harremana ehiza izan da, baina beraien haragia kaskarra da jateko"[25] Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Bibliografia
|
Portal di Ensiklopedia Dunia