I haplotaldeI haplotaldea (M170) Y kromosomaren giza-haplotaldeetako bat da. J haplotaldetik hurbil dago, eta Europako populazioaren bosten batek eramaten du, gutxi gorabehera, batez ere Balkanetan, Eskandinavian eta Sardinian. Bosnian eta Herzegovinan ikusten da maizen. Europa osoan zabalduta dago, eta maiztasun txikiagoetan dago Ekialde Hurbilean, Kaukasian, iparraldeko Afrikan eta erdialdeko Siberian. M170/PF3715, PF3809 eta 197 beste polimorfismoek definitzen dute, duten antzinatasunagatik. Lehenago L41, M258, P19-1, P38, U179 eta beste markatzaile batzuk esleitu ziren. SorreraBaliteke Asia Txikian sortu izana; izan ere, Anatolian aurkitu zen aniztasun handiena: I*, I1*, I2*, I2a (L460) eta I2c (L596). Haplotalde horrek 43.000 urte inguruko antzinatasuna izango luke,[1] eta Balkanetako eskualdean edo Itsaso Beltzeko iparraldeko kostaldean ere sortu zela uste dute. Eskualde horiek Europako giza populazioaren babeslekuetako bat izan ziren azken glaziar gorenean (Azken glaziazioa), eta ziur asko duela 23.000-28.000 urte garatutako Gravette kultura paneuroparrarekin lotuta dago.[2] Garai honen ondoren, haplotalde honen eramaileek iparraldeko lurrak birkolonizatu zituzten. I. haplotaldea J haplotaldearekin (gaur egun Kaukasoko iparraldeko populazioaren eta semiten artean ohikoena dena) ahaidetuta dago, eta IJ haplotaldearen (S2, S22) bi mutazio komunak ditu. HedapenaMaiztasun handienak Europari dagozkio: Herzegovina ( % 64-71), Bosnia ( % 42-54)[3], Arkhangelsk (europar Errusia), % 50, Kroazia ( % 48), Sardinia ( % 42), Norvegia ( % 40), Suedia ( % 40), Danimarka ( % 39), Eslovenia ( % 38), Serbia ( % 49) eta errusiar kosakoak ( % 23). Kaukasian % 58 Dagestango dargindarrengan aurkitu zen, % 33 Abkhazian eta % 32 Ardonen (Ipar Osetia). Ekialde Hurbilean Teheranen % 34 aurkitu zen. Hala ere, beste iturri batzuek askoz emaitza txikiagoak ematen dizkiete herri horiei. Maiztasun txikiak aurkitu ziren iparraldeko Afrikan. Afrikan Sudan nabarmentzen da, non % 5 nubiar eta arabiarrengan aurkitu zuten.[4] Siberian oso hedatuta dago bertako populazioan, baina maiztasun baxuetan, bereziki turkiar[5] eta tungusengan.[6] Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to I haplotalde |
Portal di Ensiklopedia Dunia