Harvey Keitel
Harvey Johannes Keitel (Brooklyn, New York, 1939ko maiatzaren 13a - ) Oscar Sarietarako izendatuta izan den estatubatuar aktore bat da. Antzeztu izan dituen filma ezagunenen artean hauek daude: Taxi Driver, The Last Temptation of Christ, Bugsy, Thelma & Louise, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Piano, Smoke, Bad Lieutenant eta From Dusk Till Dawn. BiografiaHarvey Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1939ko maiatzaren 13an. Inmigrante judu familia, poloniar jatorria zuen aitaren aldetik eta errumaniarra, berriz, amarenetik. Gora-beheraz beteriko haurtzaroa jasan zuen eta eskolatik bota zuten ez zelako joaten[1]. 17 urte zituenean, AEBetako Itsas Armadan alistatu zen eta Libanoko gatazkan parte hartzeko aukera izan zuen. Auzoko mikrokosmoarekin hautsi eta bere beldur eta arazoak aurrez-aurre jarriko zituen esperientzia horretan[2]. New Yorkera itzuli zenean, lan ezberdinetan aritu zen, baina lankide batek interpretazio klaseak hartzeko aholkua eman zion, haurtzaroaz geroztik, Harveyk dislexia arazoak nozitzen baitzituen. Horrela iritsi zen Manhattango Actor's Studiora eta Stella Adler eta Lee Strasberg bezalako irakasle esanguratsuak izan zituen. Lana![]() Keitelek antzerkian eman zituen lehen urteak, Martin Scorsese zuzendari gaztearen iragarkia ikusi zuen arte. Bere lehen filma izango zenerako -Who's That Knocking at My Door- aktore bila zebilen hura eta segituan hautatu zuten protagonista Harvey. Zuzendari berarekin lan egiteko aukera izango zuen ondorengo urteetan, Street Scenes, Mean Streets'[3]}} edo Taxi Driver lanetan, adibidez. Azken bi hauetan, garai hartan aktore berria zen Robert De Nirorekin egingo zuen lan Keitelek. Harveyren karrerak zartarako handia jasan zuen Martin Sheenek bere ordea hartu zuenean Apocalypse Now filman. Une horretatik aurrera gero eta paper interesgarri gutxiago etorri zitzaion eta kalitate exkaxeko filmetan aritu behar izan zuen lanean. Eragin negatiboa izan zuen honek bere animoan eta lanbidea uztekotan ibili zen. Europara zuzendu zuen bere lana eta Bertrand Tavernier, Ettore Scola edo Ridley Scott bezalako zuzendariekin lan egiteko aukera izan zuen han. 1985ean, Miguel Bosérekin ere aritu zen The Knight of the Dragon filman. Interpretazio bikainak egin arren, Keitelek ez zuen bere karreraren errekonozimendu garrantzitsurik jaso helduarora iritsi arte, 1990. hamarkadan. Kritikaren sari bat baino gehiago lortu zuen eta Oscar Sarietarako izendapena ere bai. Garai horretakoak dira sona handikoak izango ziren Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Piano, Thelma & Louise, Smoke edo Bad Lieutenant gogorra eta erabat aldatuko da bere ibilbidea. Film komertzialetan lan egin badu ere, bere lan hoberenak zinema independentean egin ditu eta horren defendatzaile sutsua da. Harveyren itxura indartsuak tipo gogorraren paperak ekarri dizkio film gehienetan eta enkasilatua izateko arriskuan egon da, baina sentsibilitate handia erakutsi du, era berean, beste hainbat lan egitekoan, hala nola, The Piano filmeko George Baines edo Ulysses' Gaze filmeko protagonista hunkigarria. Aktore izateaz gain. Keitel The Goatsingers izeneko produktora baten jabe ere bada eta, honen bidez, zuzendari gazteei laguntzeko ahaleginetan ibili ohi da. Bizitza pertsonala![]() Arlo pertsonalean, gizon konprometitua da arazo sozialekin eta ahotsa jarri zion Unicefi Bosniako gerra garaian, Irakurle sutsua, poesia eta entsegua ditu gustukoen eta aditua da puru habanoetan. 1982 eta 1993 artean, Lorraine Bracco artistarekin egon zen eta alaba bat izan zuten: Stella Keitel-Bracco. Geroago, harreman ezberdinak izan zituen, sekula ez oso denbora luzez, Andie MacDowell artista horietako bat izan zelarik. 2001ean, Daphna Kastner aktore eta zuzendari israeldarrarekin ezkondu zen eta Roman Keitel izeneko seme bat izan zuten[4][5]. Beste seme bat ere badu, Hudson, Kaliforniako zeramista batekin izan zuena[1]. Filmografia
Erreferentziak
Kanpo loturak
Information related to Harvey Keitel |
Portal di Ensiklopedia Dunia