Gelba
Gelba[1] edo tolla (Galeorhinus galeus) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Triakidae familiakoa[2]. Marrazo hori mundu guztiko itsaso azpitropikaletan bizi da eta obobibiparoa da. Bere generoan monotipikoa da. Euskal izendegiaHainbat izen ditu Euskal Herrian[3]:
DeskribapenaGelba marrazo txiki bat da, gorputz apala eta mutur luzatua eta gorantz okertua duena. Ar helduak 135-175 cm luze dira eta emeak handiagoak dira, 150-195 cm[6]. Aurkitu den gelba handienak 44,7 kilogramoko pisua zuen. 55 urtez bizi daitezke[7]. Buruaren azpialdean ilargi erdi itxurako ahoa du eta baraila bietan hortz zorrotzak ditu, goikoak batez ere. Hortzek triangelu itxura dute, txikiak eta lauak dira, ertz zerradunak eta koskadunak dituzte eta angelu zeihar batean atzerantz begira daude. Espirakuluak txikiak dira. Bost zakatzen operkuluak nahiko laburrak dira[8]. Bizkarraldean bi hegats triangeluar ditu. Lehenengoa, altuena, bularraldeko hegatsak baino atzerago kokaturik dago. Buztaneko hegatsa zabala eta handia da. Gris koloreko gorputza gu, gainaldean nahiko iluna izan daiteke eta azpialdean ia zuria. Gelba gazteek ertz beltzak dituzte hegatsetan[7].
BanaketaMundu guztiko ozeanoetako ur azpitropikaletan bizi da. Gure inguruari dagokionez, ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko ertzean Islandia eta Eskandinaviatik hasi eta Britainiar uharteen eta Bizkaiko golkoan barrena Senegal alderaino iristen da, tartean Azoreak, Madeira eta Kanariak ere bai. Mediterranear itsasoan ere guztiz zabalduta dago; ez, ordea, Itsaso Beltzean[7]. Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean, Hego Amerikako kostalde bietan, Afrikako hegoaldean eta Australia eta Zeelanda Berriko kostaldeetan ere bizi da[7]. Espezie bento-pelagikoa da eta sakonera handiko uretan ere aurkitzen da, baita 1.100 metroan ere. Normalean 2-471 metroko sakonera artean ibiltzen da[7]. Biologia![]() Espezie migratzailea da gelba. Britainiar uharteetan etiketaturiko aleak Azoreetan, Kanarietan eta Islandian aurkitu izan dira. Australia aldean etiketaturikoek 1.200 kilometroko distantziak ere egin dituztela ikusi da. ElikaduraArrainak kontsumitzen dituzte batez ere. Oportunistak dira eta aurkitzen duten edozein arrain harrapatzen dute, hala ere gehienbat sardinak, Porichthys notatus, arrain zapalak eta krabarrokak. Sardinak pelagikoak direnez itsaso zabalean harrapatzen dituzte, gainerakoak kostaldeko uretan[9]. Arrainez gain krustazeoak, zefalopodoak, itsas zizareak eta ekinodermatuak ere jaten dituzte[10]. UgalketaArrek 135 cm luze direnean lortzen dute sexu heldutasuna eta emeek 150 cm-ko luzera dutenean. Gelba arrautza bidez ere ugaltzen den obobibiparoa da. Arrautzak gorputzaren barnean ernaltzen dira eta enbrioiak arrautzaren gorringoaz elikatzen dira. Kumeak urtebete inguruko haurdunaldiaren ondoren jaiotzen dira. Amaren tamainaren eta adinaren arabera, 28 edo 38 kume izango ditu. 32 cm inguru luze dira, baina tamaina desberdineko kumeak jaiotzea ere ohikoa da; dirudienez, emeak esperma bilduta manten dezake elkarketa baino nahiko beranduago arte[7]. Emeek "haurtzaindegiak" osatzen dituzte badia eta estuario babestuetan. Helduek neguan ur sakonagoetara migratzen dutenean, gelba gazteek eremu horretan segitzen dute. Gizakiarekiko harremana![]() ArrantzaGehiegizko arrantzak arriskuan dauden espezieen zerrenda gorrian sartu du (IUCN). Greenpeace erakundeak ere 2010. urtean haren zerrenda gorrian sartu zuen[11]. Bizkaiko golkoan gelbaren arrantza debekatura dago[3]. Akuarioetara ongi ohitzen da[5], beti ere kontu handiz eta kalterik eragin gabe harrapatzen bada. KontsumoaGizakiak jateko arrantzatzen du. Horretaz gain, haren gibelak A bitamina[10] eta eskualeno olio[7] ugari dituenez, oso preziatua da. Bestetik, hegatsarekin zopak egiten dira[7]. Bizi den herrialde guztietako gastronomiako parte da. Andaluzian cazón izeneko platera oso ohikoa da; askotan adobaturik aurkezten da, cazón en adobo. Erresuma Batuan fish and chips ezagunean sarritan gelba ateratzen da, bakailaoaren ordez[12]. Euskal Herrian ez da oso preziatua[3]. Erreferentziak
Information related to Gelba |
Portal di Ensiklopedia Dunia