Gaintza
Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera. Izan ere, 122 biztanle zituen 2016. urtean. GeografiaIngurune naturalaOso ingurune malkartsuan dago kokaturik udalerria. Udalerri mugakideak
Lehen hiru udalerriak, Tolosaldekoak dira, besteak, Goierrikoak diren bitartean. ZerbitzuakHistoria1399an Ordiziarekin bat egin zuen. Garai hartan nobleen arteko borrokek ezegonkortasun handia sortzen zuten, eta babesa lortzeko egin zen batasuna. 1615ean berriro hiribildu izendapena lortu zuen. Ondoren, Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen, Oria ibaiko batura sortuaz. Batasun hau 1856an amaitu zen. [9] EkonomiaUdalerriko ekonomia, abeltzaintza eta basogintzan dago oinarriturik. 2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %16,5. Bigarren sektorea %1,3. Hirugarren sektorea %78,2. Eraikuntza %4,1.[10] Demografia2019an herriak 119 biztanle zituen. Horietatik %24,37k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,72 ziren.[10]
Politika2015eko udal hauteskundeak2015eko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 60 boto lortu zituen.[11] Gaizka Olaetxea Balerdi[12] izendatu zuten alkate.[13] 2019ko udal hauteskundeak2019ko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 68 boto lortu zituen.[11] Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate berriro.[14][15] AlkateakHauek izan dira Gaintzako azken alkateak:
Ondasun nabarmenak
KulturaJaiakEuskaraGaintzako euskara[22] gipuzkeraren[23] aldaera da, eta Goierriko hizkera[24] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa. 2016an herritarren %91,2 euskalduna zen.[10] Gaintzatar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|
Portal di Ensiklopedia Dunia