Frederiko I.a Prusiakoa
Frederiko I.a Prusiakoa (Königsberg, 1657ko uztailaren 11 – Berlin, 1713ko otsailaren 25a) Brandenburgoko hauteslea, eta ondoren Prusiako erregea izan zen 1701-1713 urteetan. BiografiaFrederiko I.a Prusiakoa (Königsbergen jaio zen, 1657ko uztailaren 11n. Aita Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa izan zuen eta ama, berriz, Louise Henriette Orange-Nassaukoa eta bikotearen hirugarren semea izan zen. Ama Frederiko Henry Orangeko printzea eta Amalia Solms-Braunfelskoaren alaba zen eta, Frederikok, amaren aldetik, Gilen III.a Ingalaterrakoa lehengusu zuen. Aita 1688ko apirilaren 29an hil zenean, Frederiko izan zuen ondorengo eta Frederiko III.a Brandenburgokoa hauteslea izan zen, Prusiako duke[1]. Hasiera batean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko kide, errege titulua erabili zuen. Enperadoreari lagundu zion Luis XIV.aren eta turkiarren kontra, eta haren ordainetan erregetza eskuratu zuen, Frederiko I.a Prusiakoa izan zelarik ordundik aurrera (ordura arte, Prusiako duke)[2]. Koroa ez zion Eliza Katolikoak emango, Inperiotik kanpo baitzegoen. Horrela, Prusia izan zen erlijio protestantea zuen lehen erresuma. Ezkontza eta ondorengoakFrederiko 3 aldiz ezkondu zen.
Erreferentziak
Information related to Frederiko I.a Prusiakoa |
Portal di Ensiklopedia Dunia