Eztebe I.a Hungariakoa
Eztebe I.a Hungariakoa (jaiotza-izena: Vajk[1]; Esztergom, Panonia, 975 inguruan - ibidem, 1038), San Esteban I.a izenaz ere ezaguna, Hungariako lehen erregea (1000 -1038ko abuztuaren 15a) izan zen. BizitzaGéza Hungariakoaren eta Sarolta erreginaren semea zen, eta Gisela Bavariakoaren senarra. Árpád printze magyarraren ondorengoa zen. Aita hil ondoren, Printze Handi gisa gobernatu zuen 997 eta 1000 bitartean, eta, aurrerago, Hungariako errege izan zen 1000-1038 urte-tartean. San Eztebe erregea izan zen bere bertute kristauengatik, eta ez martiri gisa hil zelako, santu egin zuten lehen erregea. Bere erregealdian kristautasuna erlijio ofizial gisa ezarri zuen, eta magyarren antolakuntza tribala sistema feudal bihurtu zuen. Gregorio VII.a aita santuak 1083an kanonizatu zuen[2], eta Hungariako zaindari santua da[3]. Eztebe I.a, Hungariako lehen erregea1000ko abenduan errege koroatu zuten. Ofizialki errege kristau bihurtu zen, eta Hungaria erresuma izatera pasatuko zen; horrela, Kroazia eta gero, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sortutako bigarren erresuma izan zen. San Eztebek bi artxidiozesi eta hamar diozesi edo elizbarruti sortu zituen. FamiliaEztebe Oton I.a Gisela Bavariakoarekin ezkondu zen, Enrike II.a dukearen eta Gisela Borgoinakoaren alabarekin[4][5]. 985 inguruan jaioa, Gisela senarra baino gazteagoa zen eta hura hil ondoren, beste 26 urtez bizi izan zituen[5]. Hungariako Kronika Argiztatuak dio Estebek seme-alaba asko izan zituela[6], baina horietako bi bakarrik, Oton eta Emeriko, izenez identifikatzen dira[5].
GenealogiaErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekakInformation related to Eztebe I.a Hungariakoa |
Portal di Ensiklopedia Dunia