Elisabetta Gnone
Elisabetta Gnone (Genova, 1965eko apirilaren 13a) idazle eta kazetari italiarra da, W.I.T.C.H komiki aldizkariaren sortzailea[1] eta Fairy Oak eleberri fantastikoen seriearen idazlea[2]. BiografiaElisabetta Gnone 1965eko apirilaren 13an jaio zen Genovan, Italian.[3] The Walt Disney Company1990ean, Letra klasikoetako ikasketak amaitu ondoren, The Walt Disney Company korporazioan hasi zen lanean. Bertan, Elisabetta Gnone hainbat lanetan trebatu zen, hala nola, marrazkietako tintaketan edota gidoien sorrreran eta zuzenketan.[4] 1992tik aurrera, kazetari gisa kolaboratu zuen Walt Disney-ren zenbait aldizkariren sorreran: Bambi, Minni & co., Sirenetta eta Winnie the Pooh hilabetekariak.[4] Disney Italiak erredakzio femeninoa eta maskulinoa bereiztea erabaki zuenean, Elisa Pennak eta Elisabetta Gnonek genero femeninoari zuzendutako argitaletxeetan lan egitea erabaki zuten. Elisabettak, 1997tik 2001era, Disney Italian emakume eta haurrei zuzendutako argitalpenak zuzendu zituen.[4] Elkarrizketa batean, literatura generotan banatzeko beharraz galdetu ziotenean, honela erantzun zuen Elisabettak:
W.I.T.C.H.1997ko udan, Disney Italiako zuzendaritzak proiektu berri bat garatzeko eskatu zion Gnoneri. Produktu berriak neskatila aurrenerabeei zuzenduta egon behar zuen, Minni & Co. edo La Sirenetta haurrentzako ekoizpenen ezaugarrietatik urrun. Elisabetta Gnonek Barbara Canepa eta Alessandro Barbucci komikigileak proiektuan inplikatzea erabaki zuen.[4] Gnonek imajinatutako istorioaren protagonistak neskatoak izango ziren, nerabezaroan emakumezko gorputz gazte batek duen eraldaketa metaforikoki kontatzeko. Horrela, egileak bizia eman zien bost neskatori, bakoitzak bere modura nerabezaroari aurre egin behar ziotenak. Proiektuaren izena W.I.T.C.H. izan zen. Disneyren zuzendaritza-taldekoek hasieran ideia baztertu zuten arren —komikiak bere pertsonaia tradizionalak, Minnie eta Donald, izatea nahi zutelako—, proiektua aurrera atera zen.[4] Barbara Canepak eta Alessandro Barbuccik sorginak marrazteko erabili zuten estiloak ere ez zuen zerikusirik Disney-n ohikoa zutenarekin, artistak manga japoniarrean inspiratu baitziren, geroago "Euromanga" izena hartuko zuen estiloaren eredua sortuz.[4] Horrela sortu zen, 2001ean, W.I.T.C.H. komiki ezaguna. Laster mundu mailako arrakasta lortu zuen: gutxienez 27 hizkuntzatara itzuli zuten eta 70 herrialde baino gehiagotan argitaratu.[5][6] Arrakastaren ondorioz, hainbat proiektu sortu ziren: 2004an izen bereko animazio frantseseko serie bat, manga bat, bideojoko bat, eleberri sorta bat, eskuliburuak eta askotariko merchandisinga. Komikia 2012ko urrian itxi zen, 139 zenbakia plazaratutakoan.[7] Hala ere, 2001ean, W.I.T.C.H. komiki arrakastatsua argitara eman zen urtean, Elisabetta jada Disneytik kanpo zegoen. Berak esan bezala, banaketa "ez eztitsu ez adiskidetsu izan zen... baina gertatu egin zen".[4] Fairy OakElisabetta Gnone, Normandia eta Eskoziara egindako bidaia batean, bertako natura oparoak txundituta gelditu zen, eta horretaz hitz egiteko premia sentitu zuen. Horrela jaio zen, 2005ean, Fairy Oak fantasiazko eleberri-saga[8]:
Saga osoa zazpi eleberriz osatuta dago, lehen hirurak (Il segreto delle gemelle, L'Incanto del Buio et Il Potere della Luce) Trilogia nagusian bilduta, eta gainerako laurak (Capitan Grisam e l'amore, Gli incantevoli giorni di Shirley, Flox sorride in autunno eta Addio Fairy Oak) I quattro misteri seriean. 2020 eta 2021. urteetan beste bi liburu argitaratu ziren: La storia perduta eta Il destino di una fata.[9] Lehen liburuak, Il segreto delle gemelle, Selezione Bancarellino saria irabazi zuen 2006an. Eta, argitaratu eta hiru astetara, haurrentzako liburu salduenen zerrendako bigarren postuan kokatu zen, eta gailurrean egon zen bi urte baino gehiagoz.[10] Bestalde, azken liburuak, Addio Fairy Oak-ek, 2011n, Terre del Magnifico saria lortu zuen.[11] Olga di carta2016an, Elisabetta Gnonek serie berri bati ekin zion: Olga di carta. Protagonista Olga Papel da, adaxka bat bezain neska mehea, dohain berezia duena: istorio harrigarriak kontatzen daki. Olga di carta seriean, Elisabetta Gnonek mundu berri bat, oso delikatua, ezagutarazi die irakurleei. Mundu horretan, egileak, graziaz eta ironiaz, gizaki egiten gaituzten ahultasun eta inperfekzioen gaiak jorratzen ditu; horrez gain, «haztea kontu benetan korapilatsua» dela azaltzen digu, eta «heldu bikaina bihurtzeko, nola edo hala, haur izaten jarraitu behar dugula».[3] Orain arte hiru liburu argitaratu dira serie honetan: Olga di carta. Il viaggio straordinario (2016), Olga di carta Jum fatto di buio. Le storie di Olga di carta (2017) eta Misteriosa. Le storie di Olga di carta (2018). ArgitalpenakItalierazW.I.T.C.H.
Fairy OakLa Trilogia[13]
I quattro misteri[14]
Sagako beste liburu batzuk[14]
Olga di carta[14]
EuskarazFrantsesez[15] eta gaztelaniaz[16] Elisabetta Gnoneren hainbait liburu argitaratu badira ere, euskaraz hiru baino ez dira plazaratu, Fairy Oak sagaren Trilogiakoak, hain zuzen[17]:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Elisabetta Gnone |
Portal di Ensiklopedia Dunia