Cameron Diaz
Cameron Michelle Diaz, batez ere Cameron Diaz izenaz ezaguna, (San Diego, Kalifornia, 1972ko abuztuaren 30a - ) aktore estatubatuarra da. Biografia![]() San Diegon jaio zen 1972ko abuztuaren 30ean, aitak jatorri kubatarra eta amak jatorri ingelesa eta alemaniarra duen familia estatubatuar batean. 17 urterekin modelo hasi zen Elite Model Management top-model agentzian. 21 urterekin bere burua The Mask filmaren castingera aurkeztu zuen, eta filmetan inolako esperientziarik ez izan arren hautatua izan zen. Hurrengo hiru urteetan film independenteetan parte hartu zuen eta kritika onak izan zituen, ospetsu eginez. Harrezkero goi-mailako filmetan parte hartu izan du eta Hollywoodeko aktoreen artean gehien irabazten dutenen artean dago. Gainera, 20 milioi $ baino gehiagoko soldata ukan zuen bigarren emakume-aktorea izanik. FilmografiaKanpo estekak
Information related to Cameron Diaz |
Portal di Ensiklopedia Dunia