Bisigu ahogorri
Bisigu erregina (Beryx decadactylus; Cuvier, 1829) Berycidae familiako ur gaziko arraina da [Euskal Herriko Arrainen Gida 1], ekialdeko Ozeano Barean izan ezik gainontzeko mundu osoko ur epel eta tropikaletan bizi dena[1]. Euskal izendegiaBisigu erregina izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
EzaugarriakEzaugarri fisikoakBisigu erregina arrain ertain-txikia da. Gorputz altu, obalatu eta zapal xamarra du, kolore gorri dizdiratsuarekin. Helduek 25-40 zm inguru neurtzen dute[6][7]. Buru handia dute, luzera osoaren heren bat hartzen duena, begi oso handiekin. Behe-baraila ere irtena du, goiko ezpaina baino kanporago irteten dena. Aleta dortsal bakarra du, gorputzaren erdialdean kokatua. Aleta kaudala mehea eta luzea da, lobulo oso bereiztuekin. Aipatu aleta hauek guztiak kolore arrosa ere hartu dezakete, urteko sasoiaren eta arrainaren adinaren arabera[6].
Nutrizio-ezaugarriakOso arrain preziatua da gastronomian, bere haragi zuri eta finari esker, eta baita itsaski-zaporearekiko duen hurbiltasunagatik[8]. Bisigu erreginak balio nutrizional handia dauka, eta duen gantz kantitate altuagatik (zati jangarriaren %5), arrain urdina da. Mineral nagusien artean potasioa, iodoa, selenioa eta fosforoa dira garrantzitsuenak[6]. Kontsumo-garaiaBisigu erregina urte osoan zehar arrantzatzen da[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. EkologiaBisigu erregina arrain bentopelagikoa da, sakonera handiko uretan bizi ohi dena, 180 eta 800 m arteko uretan egon daitekelarik, bereziki plataforma kontinentalaren amaieran, hots, ezponda kontinentalaren inguruan[6]. Mundu osoko ozeanotan aurkitu daiteke, hala nola hegoaldeko Ozeano Barean, Indikoan, Atlantikoan (Afrikako mendebaldeko kostalde osoa, Madeira, Iberiar penintsula, Europako kostalde osoa, Norvegiaraino) eta Mediterraneoan[6][7]. Arrain helduak normalean itsas hondotik gertu elikatzen dira, bertako zefalopodo eta krustazeoez; gazteak ordea, ur zutabean aurkitzen den zooplanktona iragaziz elikatzen dira[6][9]. Bisigu erreginaren arrantza Euskal HerrianEuskal Herriko kostaldean bisigu erreginaren harrapaketa handiak ez dira oso ohikoak, ez behintzat artisau-arrantzaleek porturatzen dituztenean, hondoko tretzaz harrapatu ondoren[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. Arraste-arrantzak, halaber, harrapaketa handiak egin ditzake. BitxikeriakArrain honen haragiak itsaski zaporea gogorarazten omen duela dioenik ere bada. Edozein kasutan, eta askorentzat hain ezaguna ez bada ere, oso arrain preziatua da gastronomian, eta bisigu arrunta baino garestiago ere saldu daiteke arraindegietan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. Erreferentziak
Argitaratu gabeko erreferentziak
Euskal Herriko Arrainen GidaKanpo estekak |
Portal di Ensiklopedia Dunia