Benedikto IX.a
Benedikto IX.a[1] (Erroma, 1012 inguru - † Grottaferrata, 1056 inguru) hiru aldiz Eliza Katolikoaren Aita Santua izan zen 1032 eta 1048 urteen bitartean (145., 147. eta 150.a). Behin baino gehiagotan hautaturiko eta aitasantutza saldu zuen aita santu bakarra izan zen. Bere osabak ordezkatu zituen aitasantutzan eta beraz Tusculumgo kondeen senidea izan zen, Alberiko III.a Tusculumgoaren semea hain zuzen ere. Bere izaera libertinoagatik nabarmendu zen. FamiliaTeofilakto (bere izena) Alberiko III.a Tusculumgoaren semea zen, Tusculumgo senatari-familia garrantzitsuaren parte. Familia honek Erroman agindu zuen X. eta XI. mendeetan zehar, eta sei aitasantu izendatzea lortu zuten Teofilaktoren aurretik[2]. Sergio III.aren anaiaren birloba zen, aita-santuen dinastia honen sortzailea; Joan XIX.aren eta Benedikto VIII.aren iloba zen, Joan XI.aren eta Joan XII.aren senide urruna zen. Benedikto X.a antipaparen osaba zen eta bere arreba Gregorio XII.aren amona zen. Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Benedikto IX.a |
Portal di Ensiklopedia Dunia