Asier Altuna
Asier Altuna Iza (Bergara, Gipuzkoa, 1969ko maiatzaren 4a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. 2005ean, bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen (Aupa Etxebeste!), Telmo Esnalekin batera. Halaber, aipatzekoa da Bertsolari bere dokumentala eta Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!, Altunaren gidoiarekin. Ikastetxe askotan egon da, eta horietako batzuetan argitu duenez, Amama da gehien gustatu zaiona, eta Txotx gehien kostatu zaiona. Egindako filmak
Big Beñat bideoklipaFermin Muguruzak, 2001eko korrikarako abestia egin zuenean, garai hartan euskal zineman oso berritzaileak ziren Telmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileak Fenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena / Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipean kilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen.[2]
SariakZinemako sari edo izendapen hauek jaso ditu:[3]
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
Information related to Asier Altuna |
Portal di Ensiklopedia Dunia