Andiaga
Andiaga[1][a] (92. partzuergoa: Uxue-Lerga) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Uxue eta Lerga herriek partekatzen dute partzuergo hau. GeografiaAndiaga Oibar ibarran barruan dago geografikoki, baina, administratiboki, Uxue eta Lerga udalerri independenteetan da. Ibar hau Mendialdea Behereko ibarra da. Mugakideak
Inguru naturala eta kokapenaUxue eta Lerga Nafarroa Garaia mendebaldean kokatzen dira, Zangozako merindadearen muturrean. Herrietara Iruñea eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Lerga eta partzuergoa Oibar ibarrean kokatuta daude. Klima eta landarediaLergako klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak. Lergako basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran. Estazio meteorologikoaLergan dagoen, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
OharrakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekakInformation related to Andiaga |
Portal di Ensiklopedia Dunia