Amaia Aldai
![]() Amaia Alday Gonçalves (Dima, 2000ko otsailaren 25a) Euskal Herriko futbolari ohia eta pilotaria da, zehazki, Lea Ibarra Motrollo Klubekoa.[1] BiografiaIrakasle izateko ikasten ari da.[2] Kirol zalea da. Arratia Kirol Elkartean futbolean aritu izan da, baita Athletic Clubean ere. Gerora, pilota munduan sartu zen. Bestalde, Areatzako umeak entrenatzen ditu. Pilotari ibilbideaPilota munduan aurreneko garaipena 18 urterekin lortu zuen, Lau t'erdiko promoziozkoan Oihana Orbegozo 22-8 emaitzaz gainditu ostean.[3] 2020an Emakume Master Cup binakakoan, ordea, elkarrekin jokatu eta txapela eskuratzea lortu zuten. Urte hartan, Patri Espinarren aurka ere garaipena lortu zuen, 22-14ko emaitzarekin. Plazandreak txapelketaren bi edizioetan parte hartu izan du. Lehenengoan, 2020an, Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaiak osatu zuten taldea, Mikel Inuntziagak zuzendua. Bigarren edizioan, aldiz, Erlantz Garciaren agindupean zegoen taldeak, zeina Amaiak, Uxue Osesek eta Leire Garaik eratu zuten, txapela jantzi zuen. Ligaxkako garaipenarekin lortutako puntuak eta finalean lortutako bi garaipenak direla eta, esan daiteke bera izan zela taldearen garaipenaren eragile nagusia.[4][5] 2022ko abenduan bigarrenez jarraian Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapela (22-7) irabazi ondoren. Txapeldunordea Olatz Arrizabalaga izan zen.[2] 2023ko maiatzaren 1ean Mallabiako Lau eta erdiko Biharko Izarrak pilota-txapelketa amateurren saioan indartsu hasi zen. Bigarren garaipena batu zuen jarraian, Arabako Leire Garairi irabazi baitzion (18-14).[6] 2023an hirugarrenez irabazi jarraian Lau t'erdiko txapelketa[7]. Hiru Hiriburuak txapelketa ere irabazi zuen Arrate Bergara bikote zuela.[8] Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Amaia Aldai |
Portal di Ensiklopedia Dunia