Daddario Upper East Siden hazi zen. Bere gurasoak abokatuak dira. Bi anai-arreba ditu, Matthew Daddario aktorea eta Catharine Daddario. Italiar eta Txekiar arbasoak ditu. Alexandrak txiki-txikitatik aktore izatea desio zuen, baina bere lehen lana arlo honetan hamabost urterekin lortu zuen, All My Children telesailean. Laurie Lewis pertsonaia interpretatu zuen, 43 kapituluetan zehar mantenduko zen pertsonaia, 2002 urtearen hasieratik 2003 urtearen erdialderaino, gutxi gorabehera. Lan hau egiten ari zen bitartean, Alexandra New Yorkeko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ikasten zebilen. The Sopranos, Damages, Law & Order, Law & Order: Criminal Intent eta Nurse Jackie telesailetan ere parte hartu zuen.
Beste hainbat pelikula eta telesailetan parte hartu izan duen arren, bere parte-hartzerik nagusiena eta gaur arte lortu duen famatuenetakoa Percy jackson eta tximista-lapurra filmean interpretatu zuen. Rick Riordan idazlearen Tximistaren lapurra eleberrian oinarrituta dago film hau, bertan, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen. Pelikula 2010ean estreinatu zen eta arrakasta handia lortu zuen.
Alexandra Daddario 2017an. Alexandra Daddario eta Logan Lerman 2013an.
2013an bi pelikuletako bi pertsonai nagusi interpretatu zituen. Lehenik, Texas Chainsaw 3D pelikulan protagonista izan zen. Pelikula honek Texasera doan neska baten istorioa kontatzen du, bertan, hainbat lagunekin batera bere familiako baten jaraunspena bereganatzeko etxe batera sartu zen neska bere lagunekin, ezustean ordea, motozerra batekin armaturik dagoen ero bat aurkitzen dute. Pelikula hau 2013ko urtarrilean estreinatu zen. Urte honetan bertan, berriz ere, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen Percy Jackson eta Munstroen itsasoa filmean, film hau ere, aurrekoa bezala, Rick Riordanek idatzitako Munstroen itsasoa eleberrian oinarrituta sortu zen.