Abel Goumba
Albert Nguéndé Goumba (Grimari, 1926ko irailaren 18a - Bangui, 2009ko maiatzaren 11) Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa izan zen 2003ko martxoaren 23tik abenduaren 12ra. Medikua eta medikuntza irakaslea, politikan sartu zen kolonia garaian. Ubangi-Xariko lehen ministro izan zen 1959an, Barthélemy Boganda hegazkin-istripuan hil ondoren, baina David Dackorekin galdu zuen boterea lortzeko borrokan. 1960 eta 1979 artean Frantzian erbesteratua, Osasunaren Mundu Erakundean lan egin zuen Ruandan eta Beninen. Lau aldiz izan zen hautagai presidentetzarako hauteskundeetan (1981, 1993, 1999 eta 2005) eta Aurrerapenerako Fronte Patriotikoa alderdiko buru izan zen. François Bozizék 1993an lehen ministro eta 1993-1995 aldirako presidenteorde izendatu zuen. Ondoren, Ararteko kargua hartu zuen. Information related to Abel Goumba |
Portal di Ensiklopedia Dunia