1. FC Köln
![]() 1. FC Köln (izen osoa 1. Fußball-Club Köln 01/07 e. V.) Alemaniako futbol taldea da, Kolonia hirikoa. Bundesligako etxeko partidak RheinEnergieStadion estadioan jokatu ohi ditu. Historia1948ko otsailaren 13an, sortu zen Kölner Ballspiel-Club 1901 eta SpVgg Sülz 07 futbol taldeak elkartzean. Eskualdeko liga hainbatetan irabazi zuen, eta Alemaniako txapelketa ere bai 1962an. 1963/19664 denboraldian jokaturiko Bundesligaren lehen edizioan, txapeldun izan zen. Urterik onena 1978an bizi izan zuen, bere bigarren liga eta hirugarren kopa irabazi baitzituen. 1986an, UEFA Kopako finalista izan zen. Azken urteetan lehen mailaren eta bigarren mailaren artean ibili denez, "yo-yo taldea" ezizena eman zaio. 2012an 17. bukatu zuen, eta bigarren mailara jaitsi zen. 2014an itzuli zen goren mailara. UniformeaKolore gorria eta zuria konbinatzen ditu ekipamenduan.
PalmaresaAlemanian: 7
Nazio artean: 0
Euskal taldeen aurkako partidakFC Köln-ek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Kanpo estekak
Information related to 1. FC Köln |
Portal di Ensiklopedia Dunia