Tāufaʻāhau Tupou IV.a
Tāufaʻāhau Tupou IV.a (Nuku'alofa, Tonga, 1918ko uztailaren 4a - Auckland, Zeelanda Berria, 2006ko irailaren 10a) Tongako erregea izan zen, Sālote Tupou III.a erreginaren eta Viliami Tungī Mailefihi uharteko lehen ministroaren semea. BizitzaIkasketak Newington eskola metodistan egin zituen, Hegoaldeko Gales Berrian. Ekonomia eta legeak ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean. 1942an Hezkuntza Ministerioan izan zen, eta ondoren Osasun Ministerioan. 1949an lehen ministro izendatu zuten, eta aldi berean, Kanpo Arazoetako ministro eta Nekazaritzako ministro ere izan zen. Kargu horiek 1965. urtera arte izan zituen. Urte horretan erregina hil zen, eta berak hartu zuen haren lekua. Agintean egon zen bitartean, Tongak erabateko burujabetasuna lortu zuen (1970), baina gobernu-sisteman ez zen oinarrizko aldaketarik izan. Tupou IV.ak hainbat domina jaso zituen, horien artean Alemaniako Errepublika Federalak ematen zuen Merituaren Ordenakoa (1978). GenealogiaErreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Tāufaʻāhau Tupou IV.a |
Portal di Ensiklopedia Dunia