NGC 3132NGC 3132 nebulosa bat da, Vela konstelazioan. Beste izen batzuekin ere ezagutzen zaio: Hego-eraztunaren Nebulosa eta Zortzi Eztanden Nebulosa. Nebulosa hau John Herschel-ek aurkitu zuen, 1835ean. EzaugarriakNGC 3132en itxurazko magnitutea 9,87 da. Bere diametroa ia argi-urte erdikoa da. Lurretik 2000 argi-urtetan dago, beraz nebulosa gertuenetariko bat da. Nebulosa erditik zabaltzen diren gasak 15 km/s abiadurarekin egiten dute.[1] Hubble espazio teleskopioaren bidez lortutako irudietan ia nebulosaren erdian bi izar ikus daitezke, bat oso distiratsu (10,1 magnitudea) eta bestea ahulagoa. Azken hau nebulosa egin duen kanporatutako materialaren arduraduna da. Izar hori egun Eguzkia baino txikiagoa da baina oso beroa eta erradiazio ultramorea eragiten du; horri esker gasek fluoreszentziaz dirdir egiten dute. Izar distiratsuena, bestetik, haren izar garapenaren prozesuan aurreko estadio batean dago. Irudian ikusten den kolore urdina izarrak ionizatutako gas beroak dira; nebulosaren barrualdean daude. Hotzagoak diren gasak, aldiz, gorri kolorez adierazten dira eta mutur urrunenetan daude. ErreferentziakKanpo estekak
Information related to NGC 3132 |
Portal di Ensiklopedia Dunia